• Home
  • /Artxiboa kategoria arabera 'Beste batzuk'
  • /Page 4

Artxiboa: ‘Beste batzuk’

“Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarriaren aurkezpena Iruñan

Datorren asteartean apirilaren 21an, Retina Navarra Elkarteak “Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarriaren aurkezpena egingo du Iruñan, 3 reyes hotelean eguerdiko 12tan.

Prentsaurreko bat egingo da bazkide eta komunikabideak elkartuz, eta bertan Nafarroako ospitalean oftalmologiako zerbitzuko zuzendaria eta optika bat ere gobidatuak izango dira. Retinosis Gipuzkoa Begisarek bereizgarriaren sorreran eta berorren hedapenean izan duen esperientziaz informatuko du. Bestalde, Recoletos-ek argitaraturiko ikusmen murriztuari buruzko liburu bat ere emango da.

 

Eragindako pertsonei harrera egiteko gune berria Donostia Ospitalean

Donostia, 16.04.2015

Donostia Ospitaleak zenbait elkarteri lagatako guneari esker, maiatza honetatik aurrera bere instalazioetan egongo den eta bestelako elkarteekin partekatuko dugun bulego bat izango dugu. Horrela, Erretinosi Pigmentarioak eragindako pertsonei zerbitzu hobeagoa eskaintzeko aukera izateaz gain, adituengandik gertuago egongo gara. Bertan astearte goizetan, 9.00etatik 14.30ak arte, egongo gara; hain zuzen ere, BioDonostia Institutua Erretinosi Pigmentarioaren inguruan burutzen ari den ikerketa-proiektuaren alor klinikoaz arduratzen den Cristina Irigoyen Doktoreak kontsulta pasatzen duen egun berdinean. (gehiago…)

Retinosis Gipuzkoa Begisare Espainia Iparraldeko Oftalmologoen Elkartearen (AON) “XXXVI Kongresua”-n izan zen

“Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarriaren hedapenari jarraipena emanez, pasaden ostiralean, azaroak 21a, Retinosis Gipuzkoa Begisarek eta, kasu honetan hiriburu arabarreko Villa Suso jauregian ospatu zen zonaldeko kongresuaz baliatuz, ia urtebete abian daraman proiektua iparraldeko oftalmologoei aurkezteko aukera izan zuen.
(gehiago…)

Smartphone-n inguruko tailerra

Pasaden martxoan tailer guztiz praktiko bat errepikatu genuen. Egokia zaigun mugikorra aukeratzeko momentuan, ikusmen urritasunen bat dugun pertsonak, bai itsuak eta baita guztiz itsutu gabekoak ere, zailtasunak izaten ditugu, horregatik, irisgarritasunerako funtzioak dituzten Smartphone mugikor desberdinen arteko konparaketa moduko tailerra antolatzea pentsatu dugu, hain zuzen ere, Apple-ren iPhone5, Samsung-en Galaxy S4 eta LG-ren Nexus 4 aurkeztuz.

Guztiz praktikoa eta pertsonalizatua den zerbait izanik pertsonako mugikor bat egon zedin antolatu genuen eta emaitza guztiz eraginkorra izan zen jende asko baidago aparagailu teknologiko hauek eskeintzen dituzten irisgarritasun aplikazioak ezagutzen ez dituztenak eta ezagutzeko modu bikaina izan zen.

 

“Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarriaren hedapena “Osatzen 2014ren XV. Jardunaldiak”-en baitan

Azaroak 13 eta 14ean Familia eta Komunitateko Medikuntzaren Elkarteak bere “Osatzen 2014ren XV. Jardunaldiak” ospatu zituen Donostian. Testuinguru honetan eta elkartearen Zuzendaritza Batzordeko kideek erakutsitako borondate on eta laguntzeko nahiari esker, “Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarriak bere tartea izan zuen.

(gehiago…)

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tamaño de fuente
CONTRASTE