• Home
  • /Artxiboa kategoria arabera 'Beste batzuk'
  • /Page 5

Artxiboa: ‘Beste batzuk’

“Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarria Gipuzkoako autobusetan

“Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarriaren hedapenean jarraitzen dugu. Oraingoan bereizgarriaren hedapen kartela Gipuzkoako autobus guztietan jarriz urrian zehar,  Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako Departamenduaren babesari esker.

Gure helburua:  biztanlegoari bereizgarria ezagutzera eman, bere esanahia zein den azaldu eta oro har, gizarteari 100%a ikusi ez arren guztiz itsuak ez diren pertsonon existentzia jakinaraztea litzateke.

“Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarria Donostiako markesinetan

“Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarriaren hedapenean jarraitzen dugu. Oraingoan Donostiako hainbat autobús geltokietako markesinetan.

Iragarki taula hauek eperik gabe azaltzen joango dira euskaraz eta gaztelaniaz tartekaturik. Berauen helburua biztanlegoari bereizgarria ezagutzera eman, bere esanahia zein den azaldu eta oro har, gizarteari 100%a ikusi ez arren guztiz itsuak ez diren pertsonon existentzia jakinaraztea litzateke.

 

Distintivo “Tengo Baja Visión” en el Diario Vasco

Seguimos con la difusión del distintivo “Tengo Baja Visión”. Esta vez en el periódico de mayor tirada en Gipuzkoa, el Diario Vasco, a través de faldones publicitarios en espacios cedidos gratuitamente por el diario.

Estas píldoras publicitarias irán apareciendo de forma indefinida, intercalando euskera y castellano, con el fin de dar a conocer el distintivo a la población, su significado y sensibilizar de que no solo existen las personas que ven bien y los ciegos totales.

“Osasun Elkarteen I. Jardunaldia” Donostia Ospitale Unibertsitarioan

Azaroaren 7an, ostirala, eta “Osasun Elkarteen I. Jardunaldia”-ren baitan, Erretinosi Pigmentarioa eta, eragindakoen bizi-kalitatea hobetzea ardatz izanik, Retinosis Gipuzkoa Begisarek abian dituen proiektuak azaldu genizkien Donostia Ospitalera bertaratu ziren profesional eta osasun arloko beste elkarteei.

Guk ez ezik, ADEMGI, AECC, AFAGI, AGIFES eta ALCER elkarteek ere beraien helburu, proiektu, behar eta hausnarketak partekatu zituzten jardunaldian parte hartu genuenokin.

Azkenik, José Manuel Ladrón de Guevara, Donostia Ospitaleko Zuzendaria, eta Maite Arzamendik, Donostia Ospitale Unibertsitarioak osasun arloko elkarteekin dituen hartuemanen koordinatzailea, parte-hartzaileengana zuzendu, eta eragindako eta erabiltzaileak lehenestea xede duen Donostia Ospitale Unibertsitarioaren Plan Estrategikoaren barnean kokatu zuen jardunaldi hau. Horrela, eragindako eta senideen elkarteek osatzen dituzten elkarteekin hartuemana sustatu nahi da, bidebatez, batzuen eta besteen ekarpenak medio osasun emaitza hobeak erdietsiz.

Azken finean, bestelako elkarteek lan egin, pentsatu eta kudeatzeko dituzten era ezberdinetatik ikasteko interesgarria suertatu zaigun ekitaldi bat izan da.

Retinosis Gipuzkoa Begisare hedapen lanetan Urola Garaian

Pasaden asteartean, azaroak 4an, Retinosis Gipuzkoa Begisare-k Erretinosi Pigmentarioa, elkartearen lana eta “Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarriaren proiektua jorratzen zen hitzaldia eman zuen Urretxuko kultur etxean, “MAIRI” Urretxu eta Zumarragako Emakumen Elkarteak antolaturik.

Mila esker hedapenerako bidea jartzeagatik!

 

I Seminario de Enfermedades Raras de Gipuzkoa

La delegación de Euskadi de la Federación de Enfermedades Raras celebra el próximo jueves 30 de octubre el “I Seminario de Enfermedades Raras de Gipuzkoa” en Donostia-San Sebastián. La cita comenzará a las 18:30h y tendrá lugar en la sala Dr. Camino de Kutxa, situado en la calle 31 de Agosto, Nº 36, en el Casco Viejo de la ciudad.

En el I Seminario de Enfermedades Raras de Gipuzkoa contaremos, entre otras, con la intervención de Adolfo López de Munain, jefe del Servicio de Neurología del Hospital Universitario de Donostia que nos hablará de la Situación de las ER en la CAPV y la necesidad de una atención médica de calidad.

Programa del Seminario

 

 

 

Retinosis Gipuzkoa Begisare en el 90 Congreso Nacional de la Sociedad Española de Oftalmología

En Retinosis Gipuzkoa Begisare seguimos trabajando por la difusión del distintivo Tengo Baja Visión. En esta ocasión hemos tenido oportunidad de dar a conocer este distintivo entre oftalmólogos de todo el estado en el Congreso Nacional de la Sociedad Española de Oftalmología que se ha celebrado en el Palacio Euskalduna de Bilbao del 1 al 4 de octubre.. Entre los asistentes se encontraba el ilustre profesor D. Joaquín Barraquer Moner al que hemos tenido ocasión de saludar y que nos ha felicitado por la iniciativa, dándonos ánimos para continuar trabajando, y al que agradecemos su apoyo.

Erretinosi Pigmentarioaren Nazioarteko Eguna 2014 markesinetako iragarkietan

Erretinosi Pigmentarioaren Nazioarteko Eguna Donostiako autobusetako markesina ezberdinetan iragarri da, besteak beste Boulevardean, Askatasunaren Hiribidean eta De Colón Ibilbidean. Zer lortu dugu honekin? Gure “iluntasunaren aurkako borroka”  berezian lagundu diguten “Star Wars – Guerra de las Galaxias”-eko pertsonaiek erakarrita, gure gaitza ezagutzen ez zuten hainbat pertsona gerturatzea.

Erretinosi Pigmentarioaren Nazioarteko Eguna 2014 Donostiako dBus autobusetan iragarri zen

dBus autobus erabiltzaileak Erretinosi Pigmentarioaren inguruan sentsibilizatu eta erakarri ditugu, bertako iragarki tauletan eta bi astetan zehar, joan den igandean, irailaren 28an, izan zen Erretinosi Pigmentarioaren Nazioarteko Egunaren ospakizunaren deialdia nahiz gaixotasunaren inguruko informazioa azaldu baita autobus guztietan.

 

2014. urteko Erretinosi Pigmentarioaren Nazioarteko Egunaren inguruan informazio orriak

Pasaden igandean, irailaren 28an eta Erretinosi Pigmentarioaren Nazioarteko Egunaren ospakizunean 5000 informazio orri banatu genituen ekimena, erretinosi pigmentarioa eta “Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarriaren azalpenekin. Egia esan erraz banatu genituen eta nahiz eta jendearen helburua ez izan erretinosi pigmentarioari buruz informazioa jasotzea baizik eta “Guerra de las Galaxias”-eko pertsonaiak txarangarekin lagunduta Boulevardean zehar zergatik desfilatzen zuten jakitea, emaitza borobila izan zen: jendetza ikaragarria bildu zen eta gure gaixotasunaz eta “Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarriaz hitz egiten entzun zuen.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tamaño de fuente
CONTRASTE