• Home
  • /Artxiboa kategoria arabera 'Escapadas'

Artxiboa: ‘Escapadas’

Gabonak Paloma San Basilio eta Los Chicos del Coroko partaideekin

Aurtengoan ere, urteari amaiera emateko Retinosis Gipuzkoa Begisarek ekitaldi solidario batetan parte hartzea erabaki du. Pasaden ostiralean, abenduaren 11ean, elkarteko 54 bazkide eta lagunek Super Amarak antolaturiko “Gabonetako Festibal Solidarioan” izan ginen. Ekitaldi honetarako sarreren salmenta medio bilduriko diruaren %100a GAUTENA Autismoaren Gipuzkoako Elkartera bideratuko da. (gehiago…)

Gabonak ospatzeko Kontzertu Solidarioa

Joan den abenduaren 12an “Golden Appel Quartet” taldeak, Óscar Terol eta Asier Hormazarekin batera umorez eta sorpresaz beteriko ikuskizuna eskeini zigun. Super Amara supermerkatu-katearen eskutik egindako ekimen solidario bat izan zen non bilduriko dirua Aspace Gipuzkoari eman zitzaion. Retinosis Gipuzkoa Begisaretik 50 lagun inguru joan ginen eta bi ordu baino gehiago iraun zuen ikuskizunean dibertimendu ederra izan genuen batetik “Golden Apple Quartet”-en kantaldiarekin eta bestetik Oscar eta Asierrek eman zioten umore puntuarekin, beraz gozamena bikoitza izan zen.

Pintxo batzu hartzeko aitzakiarekin emanaldiaren aurretik elkartu ginen eta bide batez amaiera eman genien urteko ekintzei.

conci navidad (1) conci navidad (17)

Gabon zoriontsuak eta urte berri on!

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tamaño de fuente
CONTRASTE