• Home
  • /Artxiboa kategoria arabera 'Escapadas'
  • /Page 4

Artxiboa: ‘Escapadas’

Madrilen asteburu pasa

2008/09/29 Txakur Gidarien Eskolara Bisita eta Turismoa Madrilen zehar

Ostegun goizean, irailak 18a, egun eguzkitsu batekin atera ginen. Burgosetik gertu geratu ginen bazkaltzeko eta arratsaldeko laurak aldera iritsi ginen Segoviara. “Infanta Isabel Hotel”-ean, oso zuzena eta Plaza Nagusian estrategikoki kokaturik (autobusez iritsi ezin gintezkeenez furgoneta bat bidali eta berau erabili genuen ekipaia hoteleratzeko), maletak utzi eta Alcázar-a ikustera joan ginen, bertan bisita gidau interesgarria izan genuen. Behin kanpoan, taldearen zati bat Akueduktura joan zen bitartean beste bat trago bat hartzera joan zen. “La Taurina” jatetxean Segoviako menu tipiko bat afaldu genuen, txerrikumea ikaragarri goxoa zegoen! Plaza Nagusian kafe bat hartu ostean lotara joan ginen.

Afaria eta Alcázar-erako bisitaldiak izan ziren egun polit baten iharduera aipagarrienak, dena den kontuan izanda bidai luze bat zela denak ere oso gustura hartu genuen Hoteleko ohea.

Ostiral goiza, eguzki izpiak esnatuta ohetik jaikitzeko nagikeria bazterreratu eta jangelako buffet-ean tripa bapo bete genuen, arazo bakarra jantokiaren tamaina txikiak zerbitzatzeko orduan eragindako zailtasunak izan ziren. Gainontzean, hotel eta ostatuak gure aurreikuspenak soberan gainditu zituen. Boadillan aurkitzen den eta geure txangoaren arrazoi nagusia den Txakur Gidarien Eskolara iritsi ginen. Bisitaldiak ordu t´erdi iraun zuen eta azalpenak benetan onak izan ziren; lehenik eta behin txakurtegiak ikusi genituen eta bertan kume jaioberriak estutzeko aukera izan genuen eta azalpen zabal eta interesgarri baten ondoren urte beteko txakur gidari baten trebakuntza erakustaldia egin ziguten, era berean, Arantxa, Ainhoa eta Satur animatzeko baliagarria izan zen.

Eskolak gutxi gora-behera 150 txakur ditu. Txakur gidari moduan erabiltzen diren arrazak Labrador, Golden Retriever eta Artzai Alemana dira, azken hau hein txikiago batean. Izan ere, aurreneko bi arrazak lasai eta aldaketetara erraz ohitzen diren horietakoak diren bitartean Artzai Alemana ez da hain moldagarria. Jaio eta hilabetera, amaren titia kendu eta adopziozko familia batetan uzten dituzte 11 hilabete dituzten arte arrak badira zikiratzeko eta bigarren araldia (eskolan pasatzen dituzte) eduki arte emeak baldin badira estirilizatuak izateko. Familia hauen egitekoak ugariak dira:

• Txakurra soinuetara ohitutzea.
• Txakurra pertsonetara ohitzea.
• Txakurra supermerkatu, leku itxi etbr.-etara ohitzea.
• Txakurra metro, autobus, tren, eskailera mekaniko etbr.-etara ohitzea.

Harrera epea amaitzerakoan txakurra txakurtegian sartzen da, bertan launaka jartzen dituzte gainontzeko txakurtegiekin harremanean egon arren. Hemen batazbeste sei hilabete luzatuko den trebakuntza hasten da eta gero trebakuntza garaian ikasitakoak biribiltzeko heziketa dator.

Txakurra behin erabiltzaile bati esleitzean, hamabost eguneko elkarbizitza epea dago bai txakurra erabiltzailera baita erabiltzailea txakurrera ere ohitzeko, era berean baliagarria da zaintza, elikadura, etbr. ikasteko.
Txakur bat erabilgarria ez denean, besteak beste, gaixotasun edota karakter gehiegi izateagatik harrera familia bat bilatzen zaio, honetarako, txakur gidari bat lortzeko kasuan bezala itxarote zerranda dago.

Bisitaren ostean bost minuturen buruan Boadillara joan ginen zuzenean “Rodado” jatetxera, non primerazko bazkaria izan genuen. Bazkalondo atsegingarri bat eta gero Madrileruntz joateko autobusa hartu genuen, nahi baino gehiago luzatu zen iritsiera Madrileko ostiral arratsaldeetako trafikoa zela eta. Oso ondo dagoen “Hotel AC”-ra ailegatu ginen eta deskantsatzeko asti faltan Madrileko ONCE-ren Museo Tiflologikora joan ginen. Bisita interesgarri honetan mundu guztiko esate baterako zubi, maketa, dorre eta eskulturak ikusi eta ikutu genituen, bidenabar, braille, kupoia, loteria… loturiko museo tiflologiko zahar bat zegoen. Bertan ere itsuak diren pertsonek egindako material ugariz beteriko egongela bat ikusteko aukera izan genuen. Hemendik irtenda “Cañas y Tapas” jatetxera joan ginen afaltzeko asmoz, afalostean ziztu bizian “La Bella y la Bestia” musikala ikustera. Oso polita, nik uste jendeari asko gustatu zitzaiola bero larregi egiten zuen arren. Irten bezain laster zain genuen autobusa Hotelera itzultzeko. Eskolarako bisitaldi, museo eta, eguna borobiltzeko, musikalak zapore gozoa utzi zigun gau alderako, izan ere, programa guztia egiteko denboraz justu xamar ibili izana normala zen eguna aprobetxatu genuen bezala aprobetxatuta. Hotela ondo eta doako minibarra hobeto.

Larunbatean goizez, Segoviako buffet-a baino zertxobait arruntagoa izatea orekatu egin zen kasu honetan, aurrekoan ez bezala, egongela handi eta erosoagoa baitzen. 11k aldera Cibeles-a zuzendu ginen bisita gidatu bat egiteko bertatik Colón bitarte, hau da, Paseo de Recoletos-etik.

Ibilbide interesgarri hau ONCE-ren Madrileko beste talde batekin batera gauzatu genuen. “Riazor” jatetxean izan genuen otordua, oso egokia, eta denborarik galdu gabe Erdi Aro eta Austrien Madrid-en zehar ibiltzera joan ginen beste gidari batekin. Bisita oso eramankor eta polit honetaz baliatu ginen gosea egiteko “Gula Gula” baigeneukan zain, dragg queen-en ikuskizun bat zuelarik. Arazo bakarra afaria buffet-a zela izan zen, baina gogo eta borondate onarekin dena lortzen denez entsaladak mahaietara gerturatu eta ia altxatu gabe afaldu ahal izan genuen. Hala ere deserosoena gehiegizko zarata eta soinua izan zen, taldeko batzuen iritzian. Aldeko izan genuen giro desberdin bat, afari ezberdin eta oso ona eta nola ez txunditzeko mutil batzuk. Ikusi eta norberak imagina dezakeenarekin …Emankizuna ondo egina zegoen eta mutil-neskek bazuten euren grazia. Hau bukatuta berriz ere txoferra genuen geure zain atean. Parranda gehiago luzatzen saiatu ginen behin kanpoan geundela baina ez genuen lortu ez baitzen kopa-gunea, beraz, eguraldi onarekin paseotxo bat eman genuen.

Larunbat oso turistiko eta batez ere ondo aprobetxatua, azken ikutu desberdin eta benetan orijinalarekin.

Igande goizean armosua hartu eta Madril despeditu genuen. 10etan atera ginen, bazkaltzeko gelditu ginen 13tan eta15:30n egin genuen hurrengo geldialdia Gasteizen eta handik aurrera segidan Beasain, Donostia, Errenteria eta Irunen kide guztiak uzten joan ginen txango paregabe honi amaiera emanez.

.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tamaño de fuente
CONTRASTE