• Home
  • /Artxiboa kategoria arabera 'Eskapadak'
  • /Page 2

Artxiboa: ‘Eskapadak’

Visita al Museo San Telmo y despedida de año

17.12.2011, Donostia

El pasado sábado 17 de diciembre 24 socios y amigos de Begisare visitamos el recién reinaugurado Museo de San Telmo. Se trata del museo más antiguo del País Vasco y el único de su entorno dedicado a la sociedad vasca desde la perspectiva de un museo de sociedad, y al mismo tiempo, es el único de la ciudad que cuenta con un área de Bellas Artes.

Nos dividimos en dos grupos para realizar la visita a fin de poder seguir mejor las explicaciones de las respectivas guías. Nos mostraron a través de una selección de piezas y de audiovisuales el devenir de la sociedad vasca desde sus orígenes hasta hoy.

Comenzamos la visita en el claustro donde nos explicaron la historia del edificio, nos hablaron de su reconstrucción y nos permitieron tocar las columnas para que los integrantes del grupo sin resto visual pudieran apreciar sus formas. Pasamos después a ver y tocar la fenomenal colección de estelas de cementerios y caminos, así como de argizaiolas. Seguidamente fuimos a la iglesia donde además de ver los maravillosos oleos de la estancia, pudimos disfrutar del audiovisual “De convento a museo”. Seguidamente pasamos a la sala de “Huellas de la Memoria” donde vimos todo tipo de artilugios pertenecientes a la población vasca desde la prehistoria hasta el siglo XVIII.

Finalmente salimos al exterior para admirar uno de los elementos más singulares con los que cuenta el nuevo edificio, la fachada que, a modo de “muro vegetal” cubre el edificio entero. La idea es conferir al edificio la capacidad de asemejarse a su entorno, el Monte Urgull, con el que guarda similitudes. Las láminas perforadas dejan paso a la vegetación para que sobresalga de igual manera que sucede en las piedras erosionadas del monte, en el que se han inspirado los artistas para desarrollar su propuesta.

Posteriormente y para despedir el año, nos dirigimos a un restaurante de las inmediaciones donde nos esperaba una suculenta comida amenizada por la compañía de los que ya somos grandes amigos, los habituales de las actividades que Begisare organiza.

 

Ameztoy txakolindegia bisita gidatua eta Getari herri politari

05.11.2011

El sábado 5 de noviembre 28 socios y amigos de Begisare nos fuimos de excursión al bonito pueblo costero de Getaria y, aunque el tiempo no acompañó ya que tuvimos uno de los días más lluviosos de todo el año, aplicamos el dicho de “al mal tiempo buena cara” y pasamos un día estupendo en excelente compañía.

Nuestra primera parada fue en la bodega de txakoli Ameztoi, situada en un alto frente al mar. Allí nos explicaron el proceso de producción de este vino tan de nuestra tierra y luego nos ofrecieron una amplia cata acompañada de productos del Cantábrico, bonito y antxoas del pueblo.

Posterior nos dirigimos a un asador del puerto para comer un menú delicioso con predominancia de pescados a la parrilla.

Y para terminar el día realizamos una visita guiada a la Iglesia de San Salvador, considerada una de las grandes joyas góticas del País Vasco y que desde 1895 ostenta el título de Monumento Nacional. Allí, además de recibir numerosas y detalladas explicaciones sobre los orígenes y las peculiaridades del templo, tuvimos la oportunidad de ver y tocar el espléndido triforio que circunda la iglesia y que está calado hacia el interior.

Zientzi Museoa eta Planetarioa

2011.02.24

Joan den ostegunean, Begisarek antolaturiko urteko lehen ekintza burutu genuen. Hamabost pertsonaz osaturiko talde bat elkartu ginen eta egun interesgarria igaro genuen zientzi museoan izan genuen jardunaldiarekin hasiera emanez eeta bazkari goxo batekin amaituaz.Museoan ibilaldi entretenigarria izan genuen eta bertan gure lurra, “ontzia”, energia txinpartak eta mundu mekanikoa ezagutu ahal izan genituen hortarako prestatuak dituzten erakusketen bitartez. 

Eskuz 2.500 Kg. mugitu ondoren, eskuarekin ere elektrizitatea tranmititu eta gero, pintxoz beteriko ohe batean etzan ondoren eta urarekin gertatzen diren zenbait fenomeno ikusi ondoren planetariora joan ginen  eboluzioari buruzko ikusentzunezko bat ikusi eta entzutera, berorrek gosea egiten lagundu zigun eta alde zaharreko jatetxe batean amaitu genuen bazkari goxo batekin.
Urteko ekintzari hasiera emateko modu polita!

Gospela gabonetan

2010/12/18

Joan den abenduaren 18an, 35 kide eta laguntzailez elkartu ginen eta bide batez, egun ederra igaro genuen lanari gogor ekin diogun urte honi amaiera emateko. Jardunaldia bazkari goxo batekin hasi genuen donostiar paisaia paregabeaz gozatuz.

Geroago Kursaal-era gerturatu ginen, “Mississippi Mass Choir”abesbatza zain bait genuen, berau, gospel abesbatzetan amatuena, sarituena eta nazioartean proiekzio haundienetarikoa duena dugu eta ‘Singing Gospel Christmas’, kontzertua eskeini zigun. Egitaraua tradiziozko eta eguberrietako gaiek osatu zuten eta ederki gozatu genuen.

Taldea 1988.urtean sortu zen eta  ordutik gospel musikari egindako ekarpenegatik hainbat sari irabazi ditu eta makina bat bira egin ditu Estatu Batuak, Europa, Japon eta Hego Amerikatik. Bere album guztiek gospel musikaren salmenta zerrendetan lehendabiziko postuak lortu dituzte.

Vitoria-Gasteiz: Erdi Aroko hirigunea eta Artium Museoa

2010/10/16

Egun goibela lagun genuela irten ginen Donostiatik, artean euririk ez, eta eguerdiko hamabiak aldera iritsi ginen Vitoria-Gasteiz erdigunera. Andre Maria Zuriaren Plazan gure gidariarekin elkartu ginen eta bi ordu inguruko ibilbidea erakutsi zigun hogeiko talde honi, Vitoria-Gasteiz historioan barneratu gintuen bitartean.

Gure bisitaldia Andre Maria Zuriaren plazan hasi genuen bera bait da hiriaren muina eta hain famatua den Zeledon jaitsieraren erakustokia. Atzekaldean San Miguel Goiangeruaren eliza duela eta behatoki ederrak dituzten etxeak albo batera, plaza bertan Vitoriako Batailaren eraikina dago. Cuchillería kalera abiatuz, XIX. mendean eraikitako eta sei arkuz eginiko atari galeria baten ondotik igaroz (berau eraikitzeko egun desagertua dagoen San Franzisko komentuko osagaiak erabili zituzten) San Vicente Eliza topatu dugu. Cuchillería kalean Kordoi Etxea, erdi aroko dorre etxe honek izen bitxi hori du ate bat inguratzen kordoi frantziskotar bat duelako. Gaur egun bere jabetza Araba eta Gasteizko Aurrezki Kutxak dauka.

Bisita jarraituz, Fray Zacarías kaletik Escoriaza-Esquível palazioraino joan ginen. Hemendik aurrera, –egurrezko pasarela baten bidez–3.000 metro karratu baino gehiago dituen pasadizo erromantiko bat hasten da, zein XIX. mendeko hiltegi eta merka-tuaren hondakinen artetik pasatzen den. Berorrek, pasarela batzuen bidez 136 metroko harresiak banatzen dituen eta garaieran 15 metrodituzten bi dorre eder ikusteko aukera ematen du. Dena den, lekuaren garrantzia alboko eraikinek dituzten antzinako isurbideen hondakinetan datza eta kristalezko pasadizo batetik ikusi daitezke. Paisai egitasmoa Eduardo Rojo arkitektoarena da eta garai hartako hiltegiaren egitura oinarri hartuz lorategi botaniko txiki bat islatzen du bertan lavanda, romero eta tomillo espezieak hazten direlarik.

Fray Zacarías Martínez kalea zeharkatuz errenazimenduko jauregi ederrak topatu ditugu: batetik, Eskoriatza-Eskibel Jauregia, XVI. mendean eraikia eta aberastasun arkitektoniko eta ornamentazio ederregatik errenazimenduko arkitektura zibilaren adibiderik onena, eta bestetik, Montehermoso Jauregia, artearen eta egungo pentsamoldearen ekoizpen erakusketa eta hedapen-gunea da, helburu nagusien artean berdintasun-politikak aplikatzea dituena. XVI. mendeko jauregi errenazentista batean kokatzen da eta jauregiari 1.885ean eraiki zen Ur Biltegi zaharra atxikitzen zaio lurpetik eta berau ikusteko aukera izan genuen. Villasuso Jauregiaren alboan dauden eskaileratatik jeitsi eta Aihotz plazara iritsi ginen arkupeen atzeko aldean dago, San Migel elizaren atariaren eta San Bizente aldaparen artean. “Epaiketaren Plazatxoa” izenaz ere ezagutzen zen, garrotezko heriotza-zigorrak bertan betearazten baitziren. Ondoan, Los Arquillos izenarekin ezagutzen den behatokia dago eta handik jarraituz, San Miguel eliza topatu genuen eta arkupean eta bi arku tartean duen Andre Maria Zuriaren tailua ikusi genuen. Bisitaldia amaitzeko, ama birjinaren ondoan dagoen Zeledon-en eskulturarekin argazki batzu atera genituen.

Jatetxeraino bideratu ginen bai indarrak berritzera eta baita etengabeko euri leunaz babestera ere. Behin hotza astinduta, bazkari gozo eta bazkalondo eder baten ondoren, Artium arte garaikideko museora abiatu ginen; 3.000 artelan inguruk osatzen dute ARTIUM Bilduma. Bertan, sorkuntza garaikidean erabiltzen diren teknika guztiak eta Euskal Herrian eta Espainian XX. eta XXI. mendeetako artearen historia idatzi duten eta idazten ari diren sortzaile guztiak daude ordezturik Ordubete baino gehiago iraun zuen bisita gidatuan honako hauek egin ahal izan genituen: entzun (lanparak dituen kristalezko globoen soinua, bibolina, bihotza,…) ikutu (besarkada, eta abar) eta bukatzeko ikusi, entzun eta sentitu mugimendu emanaldi bat eskeini bait zigun bertako artista batek. Azkenik, autobusera bueltatu ginen eta itzulera bidaiari ekin genion jardunaldi kutural ederrari amaiera emanez.

<a target=”_blank” href=” https://picasaweb.google.com/begisare/Excursion_Gasteiz_2010#slideshow/5531662086698492162″><img style=”margin: 1px 0px 0px 4px; width: 162px; height: 98px” alt=”” src=”https://www.begisare.org/admin/gestor/actividades/fotospeques/foto_logo.jpg” /

Donostiako La Perla termetara bisitaldia

2010-04-15

Pasa den martxoaren 25an egun zoragarria igaro genuen La Perla termetan hasi zen goiz erlajatuarekin eta Donostiako Alde Zaharreko jatetxe batean amaitu genuen bazkari goxoarekin.

Aitzindariak Europan talasoterapiako tekniken erabileran eta ondo ezagunak dira itsasoko uraren eragin terapeutiko, prebentibo edo sendagarriak, bereziki Kontxako badiako, itsasoko urarenak.

Itsasoko urez beteriko hainbat igerilekuk osatzen dute Sasoian jartzeko Talaso Zirkuitua; tenperatura aldatu egiten da igerileku batetik bestera eta zorrotaden bitartez gorputz osoan jasotzen dira masajeak. Muskulatura suspertu eta indartzeaz gain, odol-fluxua hobetzen da; zirkuitua amaitzean, zinez lortzen da gorputza indarberritzea eta ongi eta erlaxaturik sentitzea. Guzti honi zera gehitu behar diogu: batetik, partaide bakoitzak ekintza orokorrean jarri genion humorea eta bestetik, talaso bertako monitoreak zirkuito osoan eskeini ziguten laguntza, guztiarekin bazkari goxo batekin amaitu zen goiz eder eta erlajatua igarotzea lortu genuelarik.

Era desberdinean iritzi eta gertaerak partekatzeko aukera ederra!

Begisaren gabonak handitasunez ospatzen ditugu

2009/12/12

Abenduaren 12an, berrogei bat lagun bildu ginen Begisareko kide eta laguntzaile artean, urteko azken txanpa ospatzeko asmoz.

La Perla Jatetxean eman genion hasiera egunari eta aparteko menú bat dastatzeaz gain bista eder batzuez gozatu ahal izan genuen. Kafe, kopa eta puroekin amaitu ondoren Kursaalera gerturatu ginen “Soweto Gospel Choir” koroaz gozatzera, beraien ritmo biziak eta Sudafrikako armonia goxoak gure planetaren beste leku batera garraiatu gintuztelarik.

Sudafrikako gospel musika paregabea da. Bere jatorria tradiziozko musikan dago eta ikaragarrizko mezu espirituala ematen du aditzera. Tradiziozko gospel afrikarraz gain Soweto Gospel Choir in Concert egitarauek Amazing Grace, Paradise Road eta Otis Redding-en abestiak barnebiltzen ditu Jimmy Cliff-en soul reggae estiloarekin batera.
Alemania, Australia eta Asian arrakastatsua izan den ikuskizun honek musika, danbor eta dantza soinuekin bateratzen du.

Soweto Gospel Choir-ek sida duten Sowetoko umezurtzei dagokionean kontzientziazioa aldarrikatzen du eta horretarako karitatezko fundazio bat (Vucani) sortu dute dirua lortzeko asmoz. Era berean, Nelson Mandelak sortutako 46664 fundazioaren mandatari bezala diardute sidaren borrokaren aurka. Ciudad del Cabon Mandelaren oroimenez egin zen kontzertuan, Bono, The Eurythmics, Anastacia, Peter Gabriel eta Queen bezalako izarrekin aritu zen koroa.

Ez dago modu hoberik eginkizunez beteriko urte arrakastatsu bati bukaera emateko: egundoko koroa, lagunarteko bazkari zaporetsua eta dena Kontxako badian Kantauriko olatuak nola puskatzen diren ikusi eta sentituaz!
<a href=”http://picasaweb.google.com/begisare/DIASOWETOGOSPEL#slideshow/” target=”_blank”><img src=”https://www.begisare.org/admin/gestor/actividades/fotospeques/logo_argazkiak.jpg” alt=”” style=”margin: 1px 0px 0px 4px; width: 162px; height: 98px;” /></a>

Guggenheim Bilbao Museoan egun pasa pintura, eskultura eta arkitektura artean

2009ko azaroaren 7a

El sábado 7 de noviembre 33 miembros de Begisare y acompañantes participaron en la excursión que organizamos para visitar el museo Guggenheim. A pesar de que el tiempo no acompañó y de que, debido a una avería en el autobús que nos tenía que llevar a Bilbao salimos con bastante retraso, la visita guiada tanto de las exposiciones temporales y permanentes como del edificio en sí, fue muy interesante.

Azalpenaren hasiera eraikinaren historioa kontatuz eman zioten, nolakoa den kanpo eta barneko arkitektura konplexua, museoaren banaketa berezia erdiko atrioaren inguruan eta zutabe gabeziak ematen dion erabilera aniztasuna azpimarratuz.
Joan den larunbatean, azaroak 7, Begisareko 33 kide eta laguntzailek parte hartu zuen Gugenheim Museoa bisitatzeko antolatu genuen txangoan. Eguraldia ez genuen lagungarri izan eta ezta ordutegia ere, Bilbora eraman behar gintuen autobusak matxura izan bait zuen eta dexente atzeratu ginen, baina hala eta guztiz ere, biziki gozatu genuen han jasotako bisita gidatuak ederki asko azaldu bait zizkigun aldi baterako erakusketa eta erakusketa iraunkorren argibideak eta baita eraikinaren arkitektura alorreko muinak ere.

Ondoren inpresinismoaren margo batzuk erakutsi zizkiguten zehaztasun teknikoak ezezik margolarien istorio dibertigarriak ere kontatuz, era honetan ibilbidea erabat atsegingarri egin zelarik.

Jarraian, pasa den urriaren 22an inauguratu zen eta erabateko arrakasta izan duen Wright arkitektuaren eraikinen maketen aldi bateko erakusketara gerturatu ginen. Frank Lloyd Wrighten arkitektura nabaria da bizi-kalitatea hobetzen duelako: haren garaiari, eraikitze lekuari, bertan bizi diren pertsonei, hurbiltzen direnei eta erabiltzen dituztenei egokitzen zaizkien erakinak egin zituen. Horrez gain, materialak modu berri batean erabili zituen eta eraikinak inguruarekin eta naturarekin batu zituen.
Wright izan zen arkitektura organikoaren adierazle nagusia. Arkitektura mota horretan ez dute banatutako espaziorik erabiltzen eta sortzen dituzten eraikinak kanporantz zabaltzen dira estalki lauen eta terrazen bidez, argi natural asko dute eta inguruarekin bat egiten dute.

Amaitzeko museoan duten erakusketa iraunkor baten zati bat agertu ziguten, sugea deritzona, eta berorrek ederki asko erakusten du kontu handiz ibili behar dela esaten denarekin, inoiz ez bait dakigu entzuten egongo ote zaizkigun.

Bisita bukatu ondoren, batzuk museoa zehaztasun handiagoz ikusten geratu ziren eta beste batzuk aldiz, euriak emandako etenaldia aprobetxatuz berritutako Bilbo hirian bueltatxo bat ematera joan ziren. Ondoren eta orduagatik gosea eginik, museo bertako jatetxean elkartu ginen bazkaltzera eta handik berriro ere autobusera itzulerako bidaia egitera.

Kantauriko altxorra den Guggenheim Bilbao bisitatuz lagun artean igarotako egun paregabea!

Errioxako “Dinastía Vivanco” Museo eta Upeltegira irteera.

2009ko irailaren 24a

Joan den ostegunean, irailak 24, Begisareko zenbait kide eta berauen laguntzaileak egun zoragarria igaro genuen Errioxan. Gure helburua Logroñotik gertu dagoen Briones herrian kokaturiko “Dinastía Vivanco” Upeltegi eta Museoa izan ziren.

Goiz atera ginen eta partehartzaileak probintziako puntu desberdinetan jaso genituen gerturatzea errezteko, batez ere komunikabide gutxi duen herri txikitan bizi den jendeari etortzea errezteko. 10:15tan egin genuen azken geldialdia eta Briones herrirantz abiatu ginen, 12tan geratuta bait geunden bisitaldiari hasera emateko. Gerturatzen gindoazen heinean, eguna hobetuz joan zen eta bertara iritsi orduko eguzkiaren dizdira ikusgarria zen.

“Dinastía Vivanco” Museoan, ardoaren inguruan kontu asko argitu zizkiguten, hara nola, ardoaren munduan familiak duen ibilbidea, Errioxako ardoaren historioa, ardoaren ekoizpen prozesua, urtetan ardoa gordetzeko erabili izan ohi diren ontzien historioa, kortxo desberdinen erabilpena, etb.; guzti hau, ardoarekin zerikusia duten hainbat artikuluz osatutako sekulako erakusketarekin ornitua, aintzinako prentsak ezezik kortxo-kentzeko bilduma ere badute, non mundu osoko 3000 kortxo-kentzeko baino gehiago dituzten. Honekin batera, museoak bazuen gure usaimenaren indarra neurtu ahal izateko prestaturiko txoko bat eta bertan ardoek garatzen dituzten usainak usaindu ahal izan genituen horretarako prestaturiko esentzia muestra batzuen bidez, eta bide batez hainbeste jenderi gustatzen zaion edari honen sekretuak argitzen saiatu ginen.

Museoaren ondoren, upeltegia bisitatzera joan ginen. Upeltegi guztietan gertatzen den bezela, argiz juxtu xamar ibili ginen eta beraiek argitu ziguten bezalaxe, barrikak eta botillak argi izpien eraginpean jarri ezkero ardoa hondatu egiten da. Hala eta guztiz ere, salbuespen moduan eta gu izateagatik, argiak indartu zituzten gu hobeto moldatzeko.

“Dinastía Vivanco”-k 600.000 botila ardo (krianza eta erreserba) merkaturatzen ditu urtean, nahiko kantitate kaxkarra bere instalazioak kontutan hartzen baditugu. Honen argibidea zera da, ez dute buru belarri ekoizterik nahi, kalitate hoberena lortzea baizik.

Mahatsa ontzeko dituzten treskak ikusi eta ontziratu harte dagoen prozesua azaldu ziguten eta honen ondoren areto oktogonalera igaro ginen, hau da, gure mahaietara heldu aurretik ardoa pausatu eta ontzen den barrikaz eta botilaz beteriko sekulako eremua. Areto hontan oso garrantzitsua da batazbesteko tenperatura mantentzea, hain zuzen, 12 eta 17 gradu bitartean bai neguan eta bai udan, eta hau lortzeko duten sistema honako hau da: juxtu gainean zelai bat landatu dute lur zati lodi eta hezea azpian duela.

Eta bisitaldia borobiltzeko ardo kata! Kriantzarekin eman genion hasiera, batzuentzat zakar xamarra eta zoragarria besteentzat; eta erreserbarekin bukatu genuen, askoz ere leunago eta atseginagoa gehiengoentzat. Honezkero egunaren erdia egin ondoren eta erabat gosetuta bazkariari egin genion lekua.

Bertan bazkaldu genuen, mahastietara begira upeltegi berak duen jatetxean. Errioxako ohizko menua : zainzuriak, patatak errioxa erara eta sahieskiak xirmendutan erreak. Eta nola ez, guzti hau Errioxa ardo on batez lagundurik.

Bazkaldu ondoren pixkanaka itzulera hasi genuen Zegaman geldiune bat eginez, bertan zerbait hartu, paseotxo bat eman eta batzuk kantuz, besteak dantzan eta bestenbat lo kuluxka bat eginez amaitu genuen eguna.

Laster errepikatu ahalko dugunaren esperantzan igarotako lagun harteko egun ederra!!

 

Hendaia eta Hondarribira txangoa

2009/05/07

Maiatzaren 7an aurtengo lehendabiziko txangoa burutu genuen eta bertan eginiko ibilbidea honakoa izan zen: Goizeko 10,30tan abiatu ginen autobuses Gipuzkoako Plaza-tik, eta ondoren Errenteri eta Irungo partaideak jaso genituen.

Hendaiako itsas pasealekura joan ginen eta nahiz eta eguraldia oso ona ez izan, pasealekua igaro eta gozatu ondoren, “txalupa”-z abiatu ginen Hondarribiraino, non bazkaldu aurretik, potetxo bat hartu genuen. Bazkaria, itsasoko produktuez osatua, bikaina izan zen eta oso pozik geratu ginen.

Arratsaldean eta gure Kantauri Itsaso handientsuaren ertzetik abiatuta, bista zoragarriak dituen kafetegi estrategiko bateraino iritsi ginen pasiatuz. Eta ohiko kafetxoen ondoren, hiriaren erdialdera bideratu ginen bertan autobusa hartu eta etxera bueltatzeko.

2009_Hendaya (4)

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tamaño de fuente
CONTRASTE