Ikusmenaren Munduko Eguna: Ikusmen murriztuak ez du adinik, sexurik ezta jatorririk ere

Categories
Efemerideak Hedabideetan agerraldiak Ikusmen Murriztua Dut

Urriaren 8an, Ikusmenaren Munduko Egunean, Retina Euskadi Begisarek aniztasuna jarri nahi du erdigunean, ikusmen murriztua oso pertsona desberdinen bizitzaren parte izan daitekeela gogorarazteko. Askotan ikusezina den errealitate hori ikusgai egin nahi dugu aurten “KONTUAN IZAN” kanpainaren bidez. Ikusmen murriztuak ez du aurpegi bakarra. Emakumeei zein gizonei eragiten die, gazteei zein adinekoei, eta jatorri desberdinetako pertsonei. […]

Radio Vitoria – Begiko gaixotasun arraroei buruzko elkarrizketa

Categories
Hedabideetan agerraldiak

Jarraian, Gasteizen «Begiko Gaixotasun Arraroak: Oraina eta Etorkizuna» hitzaldia egin baino lehen, otsailaren 25ean Radio Vitorian egindako elkarrizketaren AUDIOra sar zaitezke, Nicolás Cuenca doktorearen, DHRko ikertzailearen, eta Valentín Simón, Retina Araba Begisareko presidentearen hitzaldiarekin.

Erretinosi Pigmentarioa ardatz, Etb1eko “Ur handitan” saioan

Categories
Hedabideetan agerraldiak Ikusmen Murriztua Dut

Donostia, 2019/11/27 Retinosis Gipuzkoa Begisare elkarteko Aitziber, Txipi eta Uxoa izan dira bart gaueko “Ur Handitan” saioko protagonistak berauen bizipenak eta egunerokotasuna Erretinosi Pigmentarioarekin izanik mintzagai. Hemen saiorako link zuzena https://www.eitb.tv/eu/bideoa/ur-handitan-5-denboraldia/6589/165323/erretinosi-pigmentarioa/