Print Friendly, PDF & Email

Retinosis Gipuzkoa Begisareren eskutik ospitale-segurtasunari buruzko hitzaldia

2016/03/14

Retinosis Gipuzkoa Begisarek datorren ostegunean, martxoaren 17an, 11etatik 13etara eta ONCEk Donostian (Etxaide kalea, 14) duen egoitzaren seigarren solairuan ospatuko den “Ospitale segurtasunean gaixoak duen partehartzea” izenburupeko hitzaldi-solaaldira gonbidatzen zaitu.

      Elena Zavala Aizpurua Doktoreak, OSIDeko (gaztelerazko, Organización Sanitaria Integral de Donostialdea) Kalitate Saileko Arduraduna, emango du hitzaldia. Zentzu honetan, Donostia Ospitalea bezala Lurralde Historikoko zenbait Osasun Zentru erakunde honetako kide direla aipatu behar da. Jarduera hau pasaden azaroan eta Donostia Ospitalean, Retinosis Gipuzkoa Begisarek “Segurtasunean gaixoak duen partehartzearen inguruko OSIDeren Adierazpena” ekimenaren ildora sinatu zuen atxikipenaren ostean elkarteak bereganatu zituen konpromezuetako bat da.

      Hitzaldia amaitutakoan nahi beste galdera egin eta zalantza argitzeko aukera izango duzu. Jarduera interesgarri hau Retinosis Gipuzkoa Begisareren egoitzan burutze aldera OSIDek izan duen ekimena bereziki nabarmendu behar da, eta zure parptehartzea baita interesaturik egon daitezkeen zure senide eta ezagunena ere da eskerrak emateko modurik hoberena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tamaño de fuente
CONTRASTE