
CIE LEGAZPI-k Retinosis Gipuzkoa Begisare lagundu du
Donostia, 2018/10/19
CIE AUTOMOTIVE empresa legazpiarrak 4000 Euroko ekarpena egin dio Retinosis Gipuzkoa Begisaren elkarteari, ikusmen desgaitasuna duten pertsonen eta bereziki erretinosi pigmentarioa dutenen bizi kalitatea hobetzeko egiten duen lanagatik.
Atzo Legazpin izan zen ekitaldian egin da txekearen entrega eta Cie Legazpitik ebaluaketa taldea, Asier Balenciaga eta Gorka Hormaetxe izan diren bezala Retinosis Gipuzkoa Begisaretik Itziar González eta Amaia Gereñu bertaratu dira.
Retinosis Gipuzkoa Begisarek jasotako ekarpena eskertu du eta bere eginkizunean erabiliko duela azaldu du, hau da, gizartearen sentsibilizazio lanaren jarraipenean, eragindako pertsonei laguntza eta babesa ematen eta Erretinosi Pigmentarioaren ikerkuntza sustatzen.
Albistea El Diario Vascon:
https://www.diariovasco.com/alto-urola/legazpi/empresa-otorga-segundas-20181019001706-ntvo.htl