Print Friendly, PDF & Email

Retinosis Gipuzkoa Begisarek medikuntza ikasleei eskainiriko saioa

2016/03/21

Erretinosi Pigmentarioa eta Ikusmen Murriztua ezagutera emateko hedapen- eta sentsibilizazio-lanean, oraingo honetan etorkizun hurbilean mediku izango diren medikuntza ikasleengana jo dugu gaixotasuna pairatzen duen pertsona baten ikuspegia balia dezaten gaitzaren inguruan duten ezagutza osatzeko. Arantza Uliarte Doktoreak, Retinosis Gipuzkoa Begisareko mediku arduraduna, Basurto eta Gurutzetako Ospitaleetan medikuntzako laugarren maila ikasten ari diren ikasleei zuzendu zien ikastaroan Erretinosi Pigmentarioa eta Ikusmen Murriztua gaiak jorratu zituen ikuspegi akademikoa, bere bizipen pertsonala baliatuz, errealitatearen ikuspuntu gizatiar eta praktikoarekin osatuz. Deialdiak erantzun aparta izan zuen eta ikasleek gaixotasun murriztaile hau pairatzen duenaren tokian ezartzeko aukera biziki eskertu zuten. Era berean, gaitzaren ikuspegi gizatiarra ezagutze aldera fakultateak izan zuen ekimena oso ondo baloratu zuten eta ikasturtean zehar duten prestakuntza zientifikoa osatzeko baliagarria dela ulertu zuten. Solasaldia hurrengo bideoan duzu ikusgai:

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tamaño de fuente
CONTRASTE