• Home
  • /Ikusmen murriztua /Retinosis Gipuzkoa Begisare eta Bizkaiko Medikuen Elkargoak kolaborazio-hitzarmen bat adostu dute
Print Friendly, PDF & Email

Retinosis Gipuzkoa Begisare eta Bizkaiko Medikuen Elkargoak kolaborazio-hitzarmen bat adostu dute

Pasaden apirilaren 21ean, Erretinosiak Pigmentarioak Eragindakoen Gipuzkoako Elkartea, BEGISAREk eta Bizkaiko Medikuen Elkargoak, xede nagusitzat kolegiaturiko mediku baita gizarte osoari ere gure Elkartearen existentzia, helburu eta jardueren hedapenean lagundu eta berri ematea duen, kolaborazio-hitzarmena sinatu zuten.

CMBSinaduran parte hartu zuten, batetik, Bizkaiko Medikuen Elkargoaren izenean bere presidente den Cosme Naveda Doktoreak baita komunikazio-alorreko arduraduna den Irune Pascualek ere eta, bestetik, Erretinosi Pigmentarioak Eragindakoen Gipuzkoako Elkartea, BEGISAREren ordezkari izan ziren Itziar González presidentea eta Arantza Uliarte, Elkartearen mediku-arduraduna.

Hitzarmen honetan oinarrituz, Bizkaiko Medikuen Elkargoak hedapen- eta babes-jarduera desberdinak jorratuko ditu, besteak beste:

  • Elkargoaren web-orrialde nagusi baita Elkargoaren Oficina Solidaria-Elkartasun Bulegoa web-orrialdeko “Berriak” alorrean hitzarmena bera argitaratzea.
  • Hiru astetan zehar, Bizkaiko Medikuen Elkargoaren web-orrialdearen sarrera-pantailan toki berezia izango du “Ikusmen Murriztua Dut” logotipoak eta, era berean, Retinosis Gipuzkoa Begisareren web-orrialdera (begisare.org) irisbide zuzena eskainiko du.
  • Medikuaren Berria deritzon Buletin Informatzaileak sinaturiko hitzarmenaren berri emango du.
  • Antola ditzakegun informazio-bileretarako Areitza Aretoak (beharraren arabera, bakarra edota biak) dohainik erabili ahal izateko aukera. Gainera, ekitaldiaren berri emango litzateke Elkargoak duen web-orrialdeko “Ekitaldien Egutegia” baita Elkargoaren Oficina Solidaria-Elkartasun Bulegoak duen “GKE eta Elkarteen Jarduerak” eta “Berriak” sektzioetan. Informazio-bileraren ostean, nahiz Elkargoaren web-orrialde nahiz Oficina Solidaria-Elkartasun Bulegoa web-orrialdeetan, ospaturiko jardueraren nondik-norakoak jasoko lituzkeen berri bat argitaratuko litzateke.
  • Elkargoak, urte amaieran eta bere web-orrialdean, urte guztian zehar burutu dituen ESK-kolaborazio guztien berri emango du eta, era berean, kolaborazio-hitzarmenak sinaturik dituzten elkarteen web-orrialdeetako helbideak argitaratuko ditu.
  • Hurrengo urteko lehenengo buletin informatzailean, aurreko urtean zehar Elkargoak burutu dituen ESK-kolaborazio guztiak biltzen dituen artikulu bat argitaratuko da eta, bidenabar, hedapen- edota kolaborazio-hitzarmenak sinaturik dituzten elkarteen web-orrialdeetako helbideak argitaratuko ditu.
  • Elkargoak bere esku duen buletin elektronikoan sinaturiko hedapen-hitzarmenaren berri emango da, beti ere “Elkargoaren Erantzukizun Sozial Korporatiboa” sailean.

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tamaño de fuente
CONTRASTE