Covid19.eus aplikazioa eta VOICE OVER pantaila-irakurgailua erabiltzeko eskuliburua

Categories
Baliabideak

2020(04/23

KORONABIRUSak eragindako pandemiari aurre egiten laguntzeko, Eusko Jaurlaritzak Covid19.eus App-a sortu zuen duela aste batzuk. Tresna honen xederik behinena da gaixotasunaren mapa bat izatea eta horretarako erabiltzaileoi egunero gure osasunaren berri ematea eskatzen zaigu.

Retinosis Gipuzkoa Begisarek, ekimen honen alde kolaboratzeko, App-a bere bazkideen artean zabaldu du. Hartara, aplikazioa iOS-en zein ANDROID-en deskargatzeko estekak bidaltzen dizkizuegu. Halaber, hemen duzue eskuliburuaren tutoriala VOICE OVER pantaila-irakugailuz nola erabili jakiteko esteka. Gure elkartekidea, kolaboratzailea eta irisgarritasunean aditua den Zuriñe de Anzolak sortutako materiala da. Tutorialean bideo bat dago, aplikazioaren funtzionaltasun ezberdin zenbaiten erabilera azaltzeko:

IOS DESKARGA

ANDROID DESKARGA 

WORD TUTORIALA

BIDEO TUTORIALA

Bestalde, pantaila-irakurgailua erabiltzeko orduan arazoak antzeman dira. Hortaz, Zuriñe de Anzola irisgarritasunean espezialistak txosten bat landu du topatu dituen arazoak zehaztuz eta irtenbideak iradokiz. Elkarteak aipatu dokumentua Eusko Jaurlaritzari bidali dio, aintzat hartuko duelakoan.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *