• Home
  • /Escapadas /Cristóbal Balenciaga Museoa eta iturraran Parketxeko Erlauntza
Print Friendly, PDF & Email

Cristóbal Balenciaga Museoa eta iturraran Parketxeko Erlauntza

2012.03.22

Atzo, martxoak 21a asteazkena, Cristóbal Balenciaga Museoa eta Pagoetako Natur Parkean dagoen Iturraran Parketxeko Erlauntza bisitatzeko asmoarekin txango bat egin genuen.

Egun euritsu batetan, 18 pertsonez osaturiko taldeak Museoan ikusgai zegoen kolekzioa bisitatu ahal izan genuen ibilbidea osatzen duten sei aretoetako argiaren areagotzeari esker. Temperatura, hezetasuna edo argia bezalako kanpoko eragileek jantzietan eragindako kaltea gutxitzeko helburuarekin kontserbaziorako betebehar tekniko zorrotzak daude, hortaz, museoak kolekzio iraunkorraren argiztapena ordu batzuez indartu egin zuen. Bi taldetan banatu ginan eta bi gida zoragarriek emaniko azalpenei esker Pariseko goi mailako joskintzaren munduan, zeinaren arrakasta handiko diseinatzailea izan zen Cristóbal Balenciaga bai bere historia eta tradizio espainiarreko jantziengatik, gaueko modelo ikusgarrietako bordadu esklusiboak esaterako, baita emakumearentzat bereziki eroso eta praktiko suerta zedin arropei ematen zien praktikotasunagatik ere, murgiltzeko aukera izan genuen. Casa Torres-eko markesaren biloba eta etorkizunean Belgikako erregina izango zen Mora eta Aragoiko Fabiolaren ezkongai-trajetik hasi eta Grace Kelly-ren jantziak ere miresteko beta izan genuen. Bisitaldiarekin amaitzeko, eta museotik atera gabe, “La elegancia del dibujo. Crónica de Paris. Carlos Sáenz de Tejada” erakusketa ikusi genuen. 1930eko hamarkadan Parisetik Carlos Sénz de Tejada artistak modako guache, akuarela eta tinta txinarekin buruturiko 300 marrazki baino gehiagok osatzen dute kolekzioa

Azkenik, merezitako bazkari batekin indarberritu ondoren Iturraran Parketxera, Pagoeta Natur Parkean, zuzendu ginen eta bertan erleen munduari buruzko klase txiki bat jaso genuen erlauntzara joan aurretik. Behar bezala jantzi ostean gure gida bikaina izan zen Milak bolondres baten laguntzarekin erlauntzen egitura eta antolakuntza azaldu zigun, erleen iharduerak gertu-gertutik jarraitzeko aukera izan genuen. Bukatzeko, hala nahi izan zuenak eztia erosi ahal izan zuen eta behingoz eguzkia lagun genuela autobuseruntz joan ginan irteera amaitutzat emateko.

     

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tamaño de fuente
CONTRASTE