• Home
  • /Escapadas /Pedro de la Villa Doktoreak emandako hitzaldi eta ondorengo elkarbizitza-jardunaldiaren kronika
Print Friendly, PDF & Email

Pedro de la Villa Doktoreak emandako hitzaldi eta ondorengo elkarbizitza-jardunaldiaren kronika

Pasaden larunbatean, azaroak 22a, Pedro de la Villa Doktoreak, Alcaláko Unibertsitateko Medikuntza eta Osasun Zientzietako Fakultateko Fisiologia Saileko Sistemen Biologia Departamentuko Katedraduna eta Ikerlari Zientifikoa, Erretinosi Pigmentarioak eragindakoei zuzenduriko “Ikusmen Disfuntziorako Esperimentazio Ereduak. Terapia bidez aurre egiteko balizko bideak” deritzon hitzaldia eman zuen.

Burutzen duen lanari buruzko konferentzia benetan interesgarria izan zen; sarri erretinako distrofia desberdinetan lan egiten duten ikerlariekin aritzen den elkarlanean, besteak beste BioDonostian Javier Ruiz Doktorearen taldearen proiektuarekin. Bi orduz luzatu zen hitzaldi batean, bere lana azaltzeaz gain sortu zitzaizkigun hainbat galdera eta zalantza argitu zizkigun. Transmititu eta entzule duen publikora egokitzeko gaitasun paregabea duen persona bati entzutea plazer handia izan zen!

Jarraian, jardunaldiaren zati sozialagoari ekin genion. Retinosis Gipuzkoa Begisareko 28 bazkide eta lagun Astigarragako sagardotegi batetara gerturatu ginen menu tipiko bat daztatzeko asmoz. Egun honetan ohorezko gonbidatu izan genituen Pedro baita bere emazteak ere bazkariaz asko gozatu zuten.

Azkenik, Astigarragako Sagardoetxea museoa bisitatu genuen; bertan, gida-lanak egin zutenen eskutik beraien sagastia, sagardoaren ekoizpen-prozesua, beronen historia eta, bukatzeko, sagarrarekin egiten diren sagardoa, mosto eta likore ezberdinak daztatzeko parada izan genuen. Benetan goxoa!

 

pedro de la villa (79)

 

 

 

 

 

 

 

 

 

pedro de la villa (92)

pedro de la villa (75)

pedro de la villa (119)

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tamaño de fuente
CONTRASTE