Print Friendly, PDF & Email

Argus II protesiaren inguruan izandako hitzaldi jardunaldiaren kronika

DONOSTIA 2016/11/22

Azaroaren 19an, larunbata, Donostia Ospitaleko Ekintza Aretoan Argus II erretinaren inplante berriari buruzko konferentzia jardunaldi ahaztezina ospatu zen. Ekitaldian Bartzelonako Barraquer Oftalmologia Zentroko Jeroni Nadal doktorearen taldekide den Sarah Karam doktorea, Argus II duten pazienteen errehabilitatzailea den Verónica Andrea Pilotti de Siracusa eta Guadalupe Iglesias, Argus II protesi iraultzailea ezarri zaion pazientetako bat bertan izan ziren. Ikusmena guztiz galdua duten pertsonengan ikusmen artifiziala eragitea lortu duen aurrerapen zientifiko honen inguruko berriak ezagutzeko jende ugari bildu zen eta hiru hizlariek beraien esperientzia ederki azaldu zuten.

      Sarah Karam doktoreak inplante honen ebakuntzan ardaztu zuen bere jarduna eta ebakuntza hontan pazientearen aukeraketa egoki baten garrantzia azpimarratu zuen. Ebakuntza teknika hau erabili ahal izateko derrigorrezkoa da erretinosi pigmentarioak eragindako pertsona bat izatea, ikusmena galdua izatea eta ebakuntza eta ondorengo errehabilitazioa arrakastatsua izan dadin ezaugarri fisiko eta psikologiko berezi batzuk betetzea. Barraquer klinikako kirurjialariak azalpen bideo batzuen bitartez ebakuntzaren konplexutasuna azaldu zuen, izan ere, erretinan inplante bat ezarriz betaurreko berezi batzuen bitartez eragindako pertsonaren ikusmenaren pertzepzioa handiagotzea lortzen da.

     Biomedikuntzan ingeniaria den Verónica Andrea Pilotti de Siracusak, ebakuntza jasan duten pertsonengan errehabilitazio lana zertan datzan eta nola egiten den azaldu zuen, izan ere, ebakuntza bera bezain garrantzitsuak edo garrantzitsuagoak dira lan horiek. Pazientearen faktore psikologikoak duen garrantzia nabarmendu zuen, eragindakoak era ezberdin batean berriro ikusten ikasi behar duen prozesu luze eta neketsua bait da, eta prozesu hortan buruaren ohiko posizioa aldatu behar da eta objetuak modu geldo eta etengabean enfokatu behar dira Argus II-an jarritako kamarak burmuinera bidaliko duen irudia antzeman dezan. Entrenamendu luze baten ondoren, argitasuna eta iluntasunaren arteko diferentzia antzematen, mugimendua igartzen eta objetuak topatzen laguntzen du. Lehen fase batean, prozesu hau inguru jakin batean egiten da eta denbora aurrera doan heinean, eragindakoa segurtasun handiagorekin mugitu ahal izango da inguru ezezagunetan, adibidez, kalean. Hasieran, pazienteak formak bereizten ditu, letra haundi eta ilunak atzealde txurian, eta aurrerago pertsonak identifikatu eta zazpi letratako hitzak irakurtzea ere lortu daiteke.

     Azkenik, Guadalupe Iglesias izan genuen eta Jeroni Nadal eta bere taldearekin bere bizipena nola ekin zuen modu umoretsu batean partekatu zuen. Erretinosi pigmentarioaren ondorioz itsu geratu ondoren, Guadalupek ebakuntza hau egitea erabaki zuen eta aukeratua izan zen. Bide hau nolakoa izan den azaldu zigun bere adorea eta pentsamolde erabat baikorra garbi erakutsiz. Bide zaila, gorabeherak tartean baina bere indar eta ausardiari esker berriro ikusteko helburua bete du. Bere sendiaren laguntza goraipatu zuen eta eragindako guztiak animatu zituen etorkizuneko tratamenduetan esperantza gal ez dadin. Datorren urtean argitaratuko duen liburuan esperientzi guzti hau agertuko du.

     Sarah Karam, Veronica Pilotti eta Guadalupe Iglesias benetan eskertu nahi ditugu jardunaldi interesgarri hau ematera etortzeko egindako esfortzuagatik. Halaber, Cristina Irigoyen gure oftalmologoari ere gure esker ona adierazten diogu ekimenean partehartzeagatik eta Donostia Ospitalari jardunaldia bere eraikinean ospatzea posible egiteagatik. Mila esker guztiori!

 

Apariciones en medios de comunicación

DIARIO VASCO:

img-20161120-wa0007

ETB: TELEBERRI FIN DE SEMANA

ONDA CERO

EUSKADI IRRATIA

img-20161119-wa0012 img-20161119-wa0005 img-20161119-wa0003 foto-21-11-16-9-50-23 foto-19-11-16-16-03-12 foto-19-11-16-12-28-10 foto-19-11-16-16-03-44

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tamaño de fuente
CONTRASTE