Print Friendly, PDF & Email

2016ko Erretinosi Pigmentarioaren Nazioarteko Egunaren kronika

Donostia, 2016/09/27

Beste urte batez, pasaden igandean, irailaren 25a, Retinosis Gipuzkoa Begisarek Erretinosi Pigmentarioaren Nazioarteko Eguna ospatu zuen.

Euria aurreikusita zegoenez, festa handi hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren arkupeetara eraman genuen. Kokapen honek ez zien garrantziarik kendu prestatu genituen ekintzei eta jende andana hurbildu zen.

Goizean-goiz  gure kide eta bolondresak elkarteko kamiseta ikusgarriak soinean zituztela jardunaldirako beharrezkoak suertatuko ziren  kontu guztiak antolatu zituzten ahalik eta modu onenean. Kartelak, foiletoak, haurrentzako globoak eta jendea erakartzeko megafonia erabiliz inguruan zebilen jende guztia gure ekitaldira gerturatzeko animatzen saiatu ginen. Horrela, donostiarren eta bisitarien arreta lortzeko hainbat bitarteko erabili genituen eta bistan dago helburua lortu ere lortu genuela.

Hauteskunde-eguna baliatuz donostiar ugari bertaratu zen eta, bide batez, gure gaixotasunaren berri izateko aukera izan zuten. Asko izan ziren informazio eske etorri zirenak eta beste hainbatek gure probetan parte hartu zuen, beraz, gure larruan jartzeko aukera izan zuten.  Adin guztietakoek zuten zer egin; frogak egitearen truke txapa eta globoak  eskuratu zituzten etxeko gazteenek eta helduek, berriz, tabernan zerbait hartzeko aukera izateaz gain pitxi-dendan gure Begiclub taldeko nesken artisau-lanak  bereganatzeko beta egokia izan zuten.

Aurtengoan ere une gorenetako bat “Legión 501 Spanish  Garrison”-eko lagunen agerraldia izan zen. Star Warseko pertsonaiak “A Gritos Band” txaranga lagun zutela festa-giro ederrean etorri ziren. Galaxia arteko saga honen jarraitzaile ugari tartekatu zen jende artean Gipuzkoa Plazan eta gustoko dituzten heroien jantzi ikusgarriaz gozatzeko aukera izan zuten. Aurreikuspenei muzin egin eta eguraldia ere lagun izan ekitaldia guztiz borobilduz.

Eguerdiko 12:30tan ohiko argazki solidarioa ateratzeko unea iritsi zen. Bertan, eragindako, senitarteko, lagun eta laguntzaileek  Erretinosi  Pigmentarioaren ezaugarri den tuneleko ikusmena simulatzen duten konoak buruan jarrita argazkia atera genuen. Urtez-urte geroz eta haundiago den talde honek gure gaixotasuna gizartean geroz eta ikusgarriagoa egiten laguntzen du.

Behin argazkia atera ondoren, Star Warseko pertsonaiak Foru Aldundiko arkupetan kokaturiko photocallera joan ziren inguraturiko pertsonekin, haurrak batez ere, argazkiak egin ahal izateko asmoz. Eta guzti hau zenbait pertsona helduen begiradapean, ez baitzuten espero beraien bozka ematen joan eta bidean Darth Vader eta bere jarraitzaileekin topo egitea.

Retinosis Gipuzkoa Begisare elkartetik bihotzez eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen laguntza eskaini diguzuenoi  baita bertaraturakoei ere, toki-aldaketak toki-aldaketa, aurtengoa ere ekitaldia arrakastatsua izan baita. Zuek gabe ez da posible, hortaz, esker mila! Iluntasunaren aurkako borrokak aurrera darrai eta irabazi egingo dugu!

Jarraian, egun honen ospakizunaren ildora  egindako ekintzak aurkituko dituzue:

KOMUNIKABIDEETAN AGERPENAK:

TELEBISTA:

-ETB2 2016/09/23: Ostiral gaueko Teleberrian Arantza Uliarteri egindako elkarrizketa:  https://www.begisare.org/eu/entrevista-a-arantza-uliarte-en-teleberri-sobre-retinosis-pigmentaria/

PRENTSA:

-EL DIARIO VASCO (Idatzizko argitalpena) 2016/09/21: Diario Vasco:  Diario Vasco: Biodonostia avanza en el diagnosticogenético para prevenir la retinosis pigmentaria/

-EL DIARIO VASCO (Edizio digitala) 2016/09/21: Erretinosi Pigmentarioaren Egunean iluntasunak Boulevard-a menderatuko du. RP: El día mundial de la Retinosis Pigmentaria en El Diario Vasco

–EL DIARIO VASCO (Edizio digitala) 2016/09/25: Crónica del Día Mundial de la RP: Begisare reúne a familias y afectados por Retinosis Pigmentaria en el día mundial

–EL DIARIO VASCO (Idatzizko argitalpena) 2016/09/26: El Diario Vasco la lucha contra el lado oscuro

PUBLIZITATEA:

-Erretinosi Pigmentarioaren Nazioarteko Egunaren inguruko iragarkiak El Diario Vascon. Lotura: Iragarkiak El Diario Vasco-n

-Erretinosi Pigmentarioaren Nazioarteko Eguna iragartzen zuten kartelak DBus autobusetan. Lotura: Erretinosi Pigmentarioaren Eguna Dbus autobusetan

–Erretinosi Pigmentarioaren Nazioarteko Eguna iragartzen zuten hiri-autobusen errotulazioa: Erretinosi Pigmentarioaren Egunaren difusioa hiri-autobusak errotulatuz

HEDAPENERAKO MATERIALA:

-Erretinosi Pigmentarioaren Nazioarteko Egunaren berri emateko flyerak. Lotura: Flyer informatzaileak

–RETINOSIS hitza daramaten kono simulatzaile berriak.

– Ekitaldiaren bideoa: iristear dago.

SONY DSC

SONY DSC

SONY DSC

SONY DSC

SONY DSC

SONY DSC

SONY DSC

SONY DSC

 

 

SONY DSC

SONY DSC

SONY DSC

dia-rp-jokin-2016-12 dia-rp-jokin-2016-16 dia-rp-jokin-2016-31 dia-rp-jokin-2016-32 dia-rp-robert-2016-319 dia-rp-robert-2016-329 dia-rp-robert-2016-386 dia-rp-robert-2016-447 dia-rp-robert-2016-490 dia-rp-robert-2016-493 dia-rp-robert-2016-501 dia-rp-robert-2016-546 dia-rp-robert-2016-549 dia-rp-robert-2016-566 dia-rp-robert-2016-603 dia-rp-robert-2016-660 hijos-aitor hijos-lidia img_3122 img_3134 img_3138 img_3139 patrocinadores

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tamaño de fuente
CONTRASTE