Print Friendly, PDF & Email

2017ko Erretinosi Pigmentarioaren Nazioarteko Egunaren Kronika

Donostia, 2017ko Irailaren 25a

Atzoko eguna zoragarria izan zen, eguraldia eta lekua bikainak izan baziren ere, benetan pozgarriena inguruan gogoz eta ilusioz beterik daukagun jendearen gertutasuna sentitzea izan zen, behin eta berriro ikusten bait dugu sentsibilizazioaren eta ikerkuntzaren sustapenaren bitartez gure borroka berezi honetan erretinosi pigmentarioa dugun pertsonen bizi kalitatea hobetzen laguntzeko duten prestutasuna.

Eskerrik asko goizeko 7etatik aurrera zereginean jo eta ke egon zineten bolondres guztiori.

Eskerrikasko elkartegintza aurrera eramaten ahalbidetzen diguzuen ohizko babesle guztiori.

Eskerrik asko taberna osatzen diguzuen laguntzaileoi, hara nola, Okeletxe Joxean, Bodegas Elosegi eta Etxe Zuri Sagardotegia, urtero ekimenaren bideoa muxutruk grabatu eta editatzen duzun Iñaki Cercadillori, Eklan Audiovisuales, Antigua Band txarangari, bere ibilbidearen hasieran gure ekimenari musika jartzea eskeini izanagatik, Legión 501-ko partaideei, urtez urte gure ihardunaldia haur eta helduentzat girotzen aritzen zarete.

Eskerrik asko Begiclub neska taldeari gustu haundiz eginiko artisautza lanen salmentari esker ikerkuntzarako funtsak lortzen dituzue.

Eskerrik asko, biztanleria sentsibilizatzeko hain garrantzitsuak diren komunikabideei.

Eskerrik asko Adaki Komunikazioari ekimen hauek era autonomoan antolatzeko gai izateko bidean jarri izanagatik.

Eta eskerrik asko, batik bat urtez urte gure kausa babestuz eta kono simulatzailearen bitartez gure larruan jarriz, ekimenera afektu handiz gerturatzen zareten guztiori. Gure sendabidearen lorpenean geroz eta gehiago garela eta bakarrik ez gaudela ederki erakusten diguzue.

Mila mila esker aurrera egiten laguntzeagatik!

 

Komunikabideetan agerpenak

  • El Diario Vasco 21/09/2017

  • Noticias de Gipuzkoa 21/09/2017

  • Onda Cero 22/09/2017
  • Cadena SER 24/09/2017
  • Radio Euskadi 24/09/2017
  • Euskadi Irratia 24/09/2017
  • El Diario Vasco 25/09/2017

  • Noticias de Gipuzkoa 25/09/2017

 

Jardunaldiaren argazkiak

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tamaño de fuente
CONTRASTE