• Home
  • /Azken berriak /David Doblas, Lagun Aro GBC-ko jokalaria, BEGISARE-rekin egongo da bihar Erretinosi Pigmentarioaren alde Donostiako boulevard-ean
Print Friendly, PDF & Email

David Doblas, Lagun Aro GBC-ko jokalaria, BEGISARE-rekin egongo da bihar Erretinosi Pigmentarioaren alde Donostiako boulevard-ean

Donostia, 2012/09/289

Irailaren azkenengo igandean, hilaren 30a, ERRETINOSI PIGMENTARIOAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzen da eta hori dela eta, ezagutara emateko kalera ateratzea erabaki dugu.

Donostiako Boulevard-ean (kioskoaren ondoan) publiko orokarrentzat 10.00etatik 14.00ak arte zabalik egongo diren 3 karpa ezarriko ditugu: bata informazio-gune bezala, beste batek taberna gisa funtzionatuko du eta azkenengoan Erretinosi Pigmentarioa dugunok nola moldatzen garen jakiteko gymkana didaktiko bat kokatuko dugu. Nahiz eta karpak aipaturiko ordutegian egongo diren irekita BOULEVARD-EAN 12-TAN AGER ZAITEZEN DEITZEN ZAITUGU, BAI ZU BAITA ZURE SENIDE ETA LAGUNAK ERE, ERRETINOSI PIGMENTARIOAREN ALDE ARGAZKI BAT ATERATZEKO.

<u><b>AGER ZAITEZ ERRETINOSI PIGMENTARIOAREN ALDEKO ARGAZKIRA
Eguna: irailak 30a, igandea.
Tokia: Donostiako Boulevard-ean, kioskoaren alboan
Karpen ordutegia: 10etatik 14etara.
Argazkirako deialdia: 12etan.

</b></u>Ekitaldi honen antolaketak helburu bakar bat du: gizartean oihartzuna izatea eta, bidenabar, Erretinosi Pigmentarioa pairatzen dugunon egoera hobetzeko beharrezkoa den erakunde, enpresa eta gizartearen aldetik laguntza handiagoa lortzea. Hori dela eta, orain inoiz baino gehiago eskatzen dizuegu familiarteko nahiz lagunekin batera etor zaiteztela mesedez. Kaltetuon mugimenduaren bitartez bakarrik lortuko dugu komeni zaigun oihartzuna. Ahalik eta komunikabide gehienen jarraipena lortzen saiatzen ari garenez, POSIBLE DEN PARTAIDETZARIK HANDIENA BEHAR DUGU. ZURE SENITARTEKO ETA LAGUNEKIN BATERA GUREKIN NAHI ZAITUGU.

.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tamaño de fuente
CONTRASTE