Retina Euskadi Begisaretik bat egiten dugu azaroaren 25 honekin, Emakumearen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunarekin. Testuinguru honetan, “Desgaitasuna duten emakumeak: indarkeria matxista identifikatzeko gakoak” izenburupean hitzaldia antolatu dugu, Leire Idarraga Espel, Berdintasun Teknikariak emango duena. Ekitaldia azaroaren 28an izango da, 17:30ean, Bilbon, Castaños Udaltegiko areto nagusian (Castaños kalea 11).
Hitzaldi honen bidez, desgaitasuna duten emakumeek pairatzen duten diskriminazio bikoitzaz ohartarazi nahi dugu. Emakume horietako askok jasaten duten indarkeria matxista espezifikoa ikusarazi eta fokatu nahi dugu, hain zuzen ere, emakume horien desgaitasunera jotzen denean, haiek degradatu eta gutxiesteko.
Diskriminazio bikoitz hori, askotan isila dena, eguneroko egoeretan hauteman daiteke: adibidez, emakume batek erasotzailearengandik oihuak eta irainak jasotzen dituenean estropozo egitean edo erortzean; emakume baten desgaitasuna aurretik jartzen denean beste funtzio batzuk baliogabetzen saiatzeko, adibidez, ama izatea; emakume horren parte-hartzea baliogabetzen den espazio eta topaketetan… Eta horrela, indarkeria matxistaren egoera asko eta asko ikusarazi nahiko genituzke, askotan ez dira antzematen eta biktima bera ere ez da gai identifikatzeko.
Gai honetara gehiago hurbiltzeko, hitzaldi honetara etortzera gonbidatzen zaitugu. Online ere jarraitu ahal izango duzu.
Esteka honen bidez eman ahal izango da izena , eta azaroaren 26a izango da horretarako azken eguna. Online konektatu nahi dutenek esteka bat izango dute izena ematerakoan.
Jardunaldi honetara etortzera animatzen zaitugu, diskriminazio-emakumea eta desgaitasuna bezalako gai garrantzitsu bat jorratzen duen sentsibilizazio klabean.


