Gaixotasun arraroen nazioarteko eguna
“Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Eguna”-ren ospakizuna zela-eta, martxoaren 2an, Erretinosi Pigmentarioak Eragindakoen Gipuzkoako Elkartea, BEGISARE, gizartea sentsibilizatzeko kanpainetara gehitu zen GBC (Gipuzkoa Basket Club) taldeak Basket Manresa-ren aurka Donostian jokatu zuen partiduan zehar ekitaldi bat antolatuz.
Bertan, Erretinosi Pigmentarioa simulatzen duten dibulgaziozko 8.000 foileto banatu ziren eta ikusleei gaixotasun arraro honekin nola ikusten dugun ulertzen laguntzeko foiletoa erabil zezaten eskatu zitzaien. Honekin batera, ohizko atsedenaldietako batean gure gaitza simulatzen duten kono batzuekin hainbat jaurtiketa egin ziren saskira.
.