• Home
  • /Ikusmen murriztua /“Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarriaren hedapena “Osatzen 2014ren XV. Jardunaldiak”-en baitan
Print Friendly, PDF & Email

“Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarriaren hedapena “Osatzen 2014ren XV. Jardunaldiak”-en baitan

Azaroak 13 eta 14ean Familia eta Komunitateko Medikuntzaren Elkarteak bere “Osatzen 2014ren XV. Jardunaldiak” ospatu zituen Donostian. Testuinguru honetan eta elkartearen Zuzendaritza Batzordeko kideek erakutsitako borondate on eta laguntzeko nahiari esker, “Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarriak bere tartea izan zuen.

Ikusmen murriztuaren ikur honen hedapenerako ezinbestekoa da osasunarekin loturiko kolektibo guztiek beronen berri izatea, izan ere, azken hauek eragindakoekin duten harreman estuak ahalbidetuko du bereizgarriaren balizko erabiltzaileek beronen existentzia ezagutzea. Hori dela-eta, jardunaldien baitan bere hedapenerako material grafikoa baita txapa eta besoko itxura duten bereizgarriak ere erakusgai izan ziren informazio-gune batean.

Hortaz, batetik, ikusmen murriztua duten pertsonen interakzio eta ulermena errazten duen eta, bestetik, gizarteari ondo ikusten eta itsuak diren pertsonak ez ezik tartean kokatzen den hirugarren kolektibo bat dagoela jakinarazten dion bereizgarriaren hedapenean laguntzeko izan duten borondatea eskertu nahi diogu Osatzeni.

Mila esker!

IMG-20141113-WA0000

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tamaño de fuente
CONTRASTE