Best-en makularen distrofia biteliformea / Best gaixotasuna

Makula-distrofiaren forma motela eta progresiboa da; hala ere, sarritan, paziente horiek makula-konplikazio bat garatzen dute (mintz neobaskular azpierretinianoa), eta horrek ikusmen-galera bortitzagoa eragiten die. Beraz, paziente horiek bat-bateko ikusmen-galera nabaritzen badute, oftalmologoarengana jo behar dute, konplikazioa tratatzeko modukoa baita. Gehienetan haurtzaroan hasten da, nahiz eta batzuetan aurrerago ere ager daitekeen.

Gazteen artean Best gaixotasuna da makula-endekapenaren bigarren modu ohikoena, 15 urte baino lehenago hasi ohi dena. Hala ere, makula-endekapenaren 100 kasutik 1 egotz dakioke Besten gaixotasunari.

Ezaugarri hauek ditu: metamorfopsia (objektuen tamaina edo formaren pertzepzioaren alterazioa), ikusmen lausoa eta erdiko ikusmenaren murrizketa.