Konoen distrofia progresiboak

Konoen (zelula fotoerrezeptoreen zati bat) galera ezaugarri nagusia da eta ondorioz, ikusmena pixkanaka murrizten da. Normalean ez dute sintomarik izaten nerabezarora edo helduarora arte. Ikusmena galtzen hasten den adina eta gaixotasunaren progresioa oso aldakorrak dira. Normalean, ikusmena 20/200*-raino jaisten da, baita koloreak antzemateko gaitasuna nabarmen murriztu ere. Legez itsu geratzen dira batez beste 48 urte dituztenean.  Fotofobia (argi biziarekiko intolerantzia anormala) sintoma goiztiar eta nabarmenena da maiz. Gainera, normalean, koloreen ikusmena aldatu egiten da, eta sintoma honek sarri egiten du aurrera, koloreak hautemateari uzten zaion arte.