Usher-en sindromea

Entzumen-gaitasunaren murrizketa eta ikusmenaren narriadura konbinatzen dituen gaixotasuna da.

Usher-en hiru sindrome mota deskribatu dira:

  • 1. motako Usher-en sindromea: entzumen-galera sakon batekin jaiotzen da pertsona, hortaz, gaixotasunak gormutu bihurtzen ditu. Zentzumenen urritasun bikoitz horrek ezgaitasun handia eragiten du. Orekarekin arazoak sortzen ditu normalean (entzumena kaltetuta dagoelako). Zorionez, entzumen arazoaren pronostikoa hobetu egin da inplante koklearrak iristean. Erretinosi pigmentarioaren lehen zeinuak nerabezaro goiztiarrean agertzen dira.
  • 2. motako Usher-en sindromea: Pertsona entzumen-urritasun ertain eta larri arteko batekin jaiotzen da, hitz egiten ikasteko aukera ematen diona. Askotan, 4 edo 5 urtera arte ez zaie gorreria diagnostikatzen. Ez dute orekarekin arazorik eta erretinosi pigmentarioa nerabezaroa baino lehentxeago hasten da, 20 urte inguru. Normalean, ikusmen-arazoek 1. motakokoek baino mantsoago aurrera egiten dute. Entzumen-gaitasuna nahiko egonkorra da bizitzan zehar.
  • 3. motako Usher-en sindromea: normalean, pertsona entzumen onarekin edo entzumen-galera arinarekin jaiotzen da. Entzumenaren eta ikusmenaren pixkanakako galera nerabezaro inguruan hasten da. Orekari eragin diezaioke. Helduaroan, ikusmenak eta entzumenak okerrera egiten dute gutxinaka.
Tamaño de fuente
CONTRASTE