Retina Euskadi Begisaretik, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunaren harira, gure aitortza adierazi nahi diegu lankidetzan dihardugun bi ikerketa-proiektuetan parte hartzen duten emakume zientzialariei:
- Biogipuzkoako Ikerketa Sanitarioko Institutuko Neurodegenerazio Sentsorialeko ikerketa-taldea eta haren spin-off-a, Miramoon Pharma.
- Alacanteko Unibertsitateko Fisiologia, Genetika eta Mikrobiologia Saileko Ikusmen Sistemaren Neurobiologia eta Erretinako Gaixotasun Neurodegeneratiboen Terapia Taldea.
Eskerrik asko emakume guztiei zientzia hautatzeagatik, zuen konpromisoagatik eta zuen lanaren bidez ikusmenaren osasunaren ezagutza eta etorkizuna hobetzen laguntzeagatik.
Biogipuzkoako Ikerketa Sanitarioko Institutuko emakume zientzialariak
Biogipuzkoako IISeko Neurodegenerazio Sentsorialeko ikerketa-taldeak bere jarduna erretinaren distrofia hereditarioak hobeto ulertzera, diagnostiko genetikoa hobetzera eta erretinaren degenerazioa geldiarazteko estrategia terapeutiko berriak garatzera bideratzen du.

- Cristina Irigoyen Laborra, Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Erretina Ataleko burua, DHRren CSUReko zuzendaria eta EHUko oftalmologiako irakasle elkartua, ikerketa-talde honen zuzendaria da.
- Klaudia González Imaz, biokimikoa, Biologia Molekularrean eta Biomedikuntzan masterra duena, IIS BioGipuzkoan – EHUn doktoregoko ikaslea.
- Maria RodrĂguez Hidalgo, Biologia Molekularrean eta Biomedikuntzan doktorea, bioinformatikaria IIS BioGipuzkoan – EHUn.
- Garbiñe Elorza López, farmazialaria eta IIS BioGipuzkoan – EHUn doktoregoko ikaslea.
- Maria Sáez Carazo, bioinformatika molekularrean aditua eta Bizitzaren Zientzietako Tekniken Masterreko ikaslea.
- Miren Sarasola Gastesi, biokimikoa, Bioteknologian masterra duena, IIS BioGipuzkoan – EHUn doktoregoko ikaslea.
Miramoon Pharmako emakume zientzialariak
Miramoon Pharma Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Biogipuzkoako Ikerketa Sanitarioko Institutuaren spin-off bioteknologikoa da, eta propietate neurobabesleak dituzten molekula txikietan oinarritutako terapia berritzaileen garapenean dihardu, gaixotasun arraroekin eta neurodegeneratiboekin lotutako zelulen degenerazioa geldiarazteko helburuarekin.

- Ainara Vallejo Illarramendi, Miramoon Pharmako sortzailekidea. EHUko irakasle elkartua eta EHU – IIS Biogipuzkoako Neurozientzien Taldeko zuzendaria.
- Virginia Arechavala-Gomeza, Miramoon Pharmako sortzailekidea, Ikerbasqueko ikerketa-irakaslea eta Biobizkaiako gaixotasun arraroetarako azido nukleikoen terapien taldeko zuzendaria.
- Garazi Aldanondo Aristizabal, farmazialaria, Deustuko Unibertsitateko irakaslea eta Miramoon Pharmako sortzailekidea.
- Amalia Capilla Villanueva, Miramoon Pharmako zuzendari nagusia, Biologia Molekularrean doktorea, 20 urte baino gehiagoko esperientziarekin ikerketa akademikoan eta bioteknologia-sektorean, batez ere pertsonen taldeak kudeatzen.
- Ana BelĂ©n Espinosa MartĂnez, Miramoon Pharmako operazio-zuzendaria, Neurozientzietan doktorea, 20 urte baino gehiagoko esperientziarekin ikerketa akademikoan eta Biotech sektorean, proiektu koordinatuen kudeaketa barne.
- Araceli Lara-LĂłpez, Miramoon Pharmako proiektu-kudeatzailea, Medikuntzan eta Kirurgian doktorea, erretinosi pigmentariorako terapia berri baten garapenean oinarritutako biomedikuntza translazionalean ibilbide ikertzailea egina.
Alacanteko Unibertsitateko NEUROVIS taldeko emakume zientzialariak
Ikusmen Sistemaren Neurobiologia eta Erretinako Gaixotasun Neurodegeneratiboen Terapia Taldeak (NEUROVIS), Alacanteko Unibertsitateko Fisiologia, Genetika eta Mikrobiologia Sailean kokatua, bere jardun zientifikoa erretinaren funtzionamenduaren azterketan eta gaixotasun neurodegeneratiboetan gertatzen diren alterazioetan oinarritzen du, ikusmena babesteko eta, ahal den neurrian, berreskuratzeko estrategia terapeutiko berriak garatzeko helburuarekin.

- Isabel Ortuño Lizarán, Alacanteko Unibertsitateko doktorea, Cellular alterations of the human retina in Parkinson’s disease and their use as early biomarkers doktore-tesiarekin (2019).
- Marina Pastor Mas, Anatomia Patologiko eta Zitodiagnostikoko Goi Mailako Teknikaria.
- Carla Sánchez Castillo, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko doktorea, Role of Class IA PI3K isoforms in synaptic plasticity and cognitive function doktore-tesiarekin (2021).
Emakume hauen lanak ezagutza zientifiko eta biomedikoaren aurrerapena bultzatzeaz gain, ikerketan emakumeek duten funtsezko rola erakusten du, eta erreferente dira zientzian, teknologian eta osasunean interesa duten neska eta gazteentzat.

