ZAINTZEAK EZ DU GENERORIK
Retina Euskadi Begisaretik martxoaren 8. honetan, Emakumearen Nazioarteko Egunean, gure bizitzan hain oinarrizkoa den eta hain gutxi baloratzen den ZAINTZEA bezalako zerbaitetan jarri nahi dugu gure arreta-gunea, zaintza, benetan, autozaintza, beste pertsonen zaintza eta gure inguruaren zaintza bezala ulertuta. Nozio orokor horri ez diogu jaramonik egin eta lan hori genero bakar batean zentralizatzen jarraitzen dugu, gero eta garrantzi gutxiago emanez.
Gure erakundeak ZAINKETETAN sinesten du, bizitzarako funtsezkotzat hartzen ditu eta gure osasunaren eragiletzat dauzka. Aitortzen dugu ez dela gizonen edo emakumeen kontua, pertsonena baizik, adina, sexua, kultura edo erlijioa kontutan hartu gabe, eta hau errespetuz, begirunez, arretaz, maitasunez, elkartasunez eta interesa erakusten da.
Hau honela izanda kontzeptu honi BALIOA eman nahi diogu eta horretarako podcast bat prestatu dugu, ikusmen murriztua duten elkartekideek eta hauen senideek bi galderen inguruan bidalitako erantzunekin. Zer esan nahi du ZAINTZEAK? Zer balio du?
GUZTION ARTEAN ZAINTZEA FUNTSEZKOA DA BIZITZARAKO
RETINA EUSKADI BEGISARE DA HORREN PROTAGONISTA

