Print Friendly, PDF & Email

Errenteriako Alaia Aisialdi Taldeak Begisareren aldeko jaialdia antolatu du.

Errenteria, 2019/12/14

Joan den abenduaren 14an, Alaia Aisialdi Taldeak Errenteriako Nissen aretoan Retinosis Gipuzkoa Begisareren aldeko dantza jaialdia antolatu du. Hogei talde baino gehiago taula gainean igo dira landutako koreografia, jendez gainezka zegoen aretoan erakustera.

Alaia taldeak urtero prestatzen du jaialdia eta bertan bildutako dirua elkartasun ekintzetara bideratzen du. Aurten, Retinosis Gipuzkoa Begisareri dohaintza egitea erabaki da.

Elkartekide bat izan zen erretinosia zer den eta Ikusmen Murriztua Dut proiektuaren berri emateko. Gaixotasuna sendatzeko ikerketaren garrantzia ere azpimarratu du.

Azkenik, publikoak konoak erabili ditu, hain zuzen ere, erretinosi pigmentarioa esperimentatzeko, tunel moduko ikusmena dutenen azalean sartuz Hortaz, elkarteak jasotako dirua gaixotasunaren inguruan ikertzen jarraitzeko bideratuko da.

Retinosis Gipuzkoa Begisarek bihotzez eskertu nahi die antolatzaile den Alaia Aisialdi taldeari zein ikusle eta dantzari guztiei agertutako eskuzabaltasunarengatik.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tamaño de fuente
CONTRASTE