• Home
  • /Azken berriak /Erretinako ama-zeluletan aurkitzen den eta gakoa izan daitekeen erregulazio-mekanismoa topatu dute
Print Friendly, PDF & Email

Erretinako ama-zeluletan aurkitzen den eta gakoa izan daitekeen erregulazio-mekanismoa topatu dute

Madril, 2008/10/21

Erretinako ama-zelula helduen aurkikuntzak aukera eman dezake glaukoma, makulako endekapena edota erretinosi pigmentarioa bezalako gaixotasunetan desagertu edota kalteturiko zelulen ordezkapenean erabiltzeko.

Madril (2008/10/21).- Montrealen egoitza duen Osasun Kanadiarraren Ikerkuntzarako Institutuko ikerlariek aurkitu egin dute mekanismo berri bat, zeinak erregulatu egiten duen nola erretinako ama-zelulek garapen arruntean tipo zelular egokiak sortzen dituzten. Aurkikuntza hauek diote, “Neuron” aldizkarian argitaraturikoak, itsutasunaren eragile diren begietako gaixotasun genetikoetarako ordezkapenezko terapia zelularren garapenean eragin zezaketen etorkizun batean.

Ikerlariek azaldu zuten Ikaros deritzon genea erabilitako eredu esperimentalen erretinako ama-zelula heldugabe gehienetan adierazten dela, zeintzuek sor dezaketen erretina osatzen duten zazpi zelula motak. Baina gene hau ez da garatzen adin gehiagoko ama-zeluletan, hauek ezberdinketa posible batetan murriztu edo mugatuagoak daude eta jaiotzaren osteko neuronak bakarrik ekoizten dituzte.

Ikerlariek aurkeztu zuten adin gehiagoko, oro har adierazbidea itzali edo desaktibatuta dute, erretinako ama-zeluletan Ikaros genearen adierazpena fortzatuz gero, nahikoa zela zelula hauek berreskura zezaten zelula mota guztiak emateko gai izango ziren neuronak sortzeko gaitasuna.

Egileen arabera, emaitzek adierazten dute erretinako ama-zeluletan Ikaros-en azalpena beharrezkoa dela eta, aldi berean, aski dela hasierako faseetan erretinako neuronak sortzeko gaitasuna emateko.

Zelula hauek etorkizun batean erretinako gaixotasunetan galdu edo kalteturiko zelulen ordezkapenean erabiliak izan daitezen ezinbestekoa da ama-zelulek bakar-bakarrik sortzea gaitz zehatz batetarako egokia eta aproposa den tipo zelularra.

Ikerlanak iradokitzen du posible litzatekeela ama-zelulen gaitasuna maneiatzea bakarrik sor ditzaten denbora fase zehatz batetara loturiko erretinako zelulak. Horrela, azterlanaren buru den Michael Cayouette-k esan bezala, “Ikaros-en desaktibazioa mesedegarria izan liteke fotojasotzaileak bezalako garapen berantiarreko neuronen ekoizpenerako, zeintzuk mailaz-maila galtzen joaten diren erretinako endekapenezko gaitxotasunetan”.

.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tamaño de fuente
CONTRASTE