Zer dira EDHak?

EDHak (Erretinako Distrofia Hereditarioak) oinarri genetiko eta hereditarioa duten patologien multzoa da, eta erretinaren alterazio handia eragiten dute. EDHak diagnostikatzea zaila da, eta pertsona gutxi batzuei eragiten diete; beraz, gaixotasun arrarotzat hartzen dira.

EDHek ikusmen-zorroztasuna edota ikusmen-eremua apurka-apurka galtzea eragiten dute bi begietan; horrela, denborak aurrera egin ahala, ikusmen-gaitasuna murrizten dute, eta legezko itsutasunera eta ikusmenaren erabateko galerara irits daiteke.

EDHek erretinari eragiten diote, eta begiaren zati guztiak ikusmen-informazioa hautemateko garrantzitsuak badira ere, erretina ezinbestekoa da, bere funtsezko funtzioa baita argia detektatzea eta irudiak garunera transmititzea bertan prozesatzeko.