• Home
  • /Azken berriak /Erretinako distrofiei buruzko I. Eguneratze-Jardunaldia Gipuzkoan
Print Friendly, PDF & Email

Erretinako distrofiei buruzko I. Eguneratze-Jardunaldia Gipuzkoan

Donostia, 2012.09.17

 Irailaren azken igandean Erretinosi Pigmentarioaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Data horren aurreko egunetan oro har gizarte osoari eta, bereziki, eragindako eta gaixotasunaren inguruan lan egiten duten kolektiboei zuzenduriko ekitaldi ugari antolatu dira.

Erretinosi Pigmentarioak Eragindakoen Gipuzkoako Elkarteak, BEGISARE, aurten ere egun honen ospakizunetan parte hartuko du, beste hainbat egintzen artean, dibulgazio zientifikozko jardunaldia antolatuaz: “Erretinako distrofiei buruzko I. Eguneratze-Jardunaldia Gipuzkoan”. Ekitaldi hau Donostia Ospitalearen areto nagusian ospatuko da datorren irailaren 22an, larunbata, goiz guztian zehar.

Profesional eta eragindakoen artean beharrezkoa den topaketarako aukera aparta da oraingoa, hori dela eta, zu bertan egotea gustatuko litzaiguke baita jorratuko diren gaietan interesik eduki dezakeen zure lankide edota edonorrentzako hedapen handiena ematea ere.

Atxikirik jardunaldi honen programa bidaltzen dizugu.
<a target=”_blank” href=” https://www.begisare.org/admin/gestor/boletin/descargar_fichero.php?fichero=JornadaHospital2012.pdf”><b>Jornada Hospital 2012</b></a>

Ponentzia hauek interesgarriak suertatuko zaizkizunaren benetako itxaropena dugu.

Arren eskatzen dizuegu info@begisare.org, edota 676894157/943424385 telefonoetan asistentzia baieztatzea.

.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tamaño de fuente
CONTRASTE