• Home
  • /Azken berriak /Erretinako endekapenezko gaixotasunei buruzko munduko kongresua, 2010: abstracs eta laburpena
Print Friendly, PDF & Email

Erretinako endekapenezko gaixotasunei buruzko munduko kongresua, 2010: abstracs eta laburpena

Donostia, 2010/09/06

Bi urtean behin ospatzen den “Retina Internacional”-en Munduko Kongresua oraingoan Stresan, Italia, izan zen. Bai profesional baita eragindakoen elkarte eta erretinako endekapenezko gaixotasunak dituztenei ere zuzenduriko bilkura da. Gutxi gora-behera mundu guztiko herrialdeetako 600 delegatu erakarri zituen eta aurkezpenak ospe eta adituak diren konferentzianteek burutu zituzten. Nahiz eta hainbat ponentzien maila teknikoegia izan profesionalak ez diren eragindakoentzat gehienek gu guztiontzat ulergarria den lenguaia erabili zuten.

Kongresuaren egitura dela eta ezinezkoa suertatzen zen aurkezpen guztietara joatea, aldi berean areto ezberdinetan sesioak baitzeuden, baina partehartzaile guztioi “abstracts”-ak eman zizkiguten. Interesaturik dagoen edonorentzat BEGISARE-k ponentzien laburpenak itzuli ditu ingelesetik gaztelerara. Kopiaren bat nahi izanez gero ohiko telefonoetara deitzea besterik ez duzue. Kontuan izan itzulpenak ez dituela ez profesional batek ezta oftalmologo, ikerlari, genetista … batek egin, edukin zientifiko edo hitz teknikoegi hauen erabileran ohituta ez dauden elkarteko kideek baizik eta, beraz, egon daitezkeen balizko itzulpen akatsak barkatzea espero dugu.

Los Angeleseko USC Mediku Eskolako Retina Doheny Institutuko kide den Chader Irakaslearen aurkezpenari aipamen berezia egitea gustatuko litzaiguke bere laburtzeko eta komunikatzeko gaitasuna dela eta. Erretinako gaixotasunen efektuak geratu/sendatu/leuntzeko burutzen ari diren aurrerapen guztien inguruan mintzatu zen, bai oraindik fotojasotzaileak geratzen diren kasuetan baita zelula fotojasotzaileak hil direnetan ere. Bere hitzaldiaren laburpena hurrengoa da:

“Geroz eta gehiago dakigu bai RP eta erretinako endekapen arraroetara loturiko oinarrizko faktore genetiko baita zelula fotojasotzaileak endekatzea eragiten duten mekanismo biologikoen inguruan ere. RP-aren forma ezberdinak eragiten dituzten eraldaketa genetikoen gutxi gora-behera erdiak ezagutzen direla kalkulatzen da eta gauza bera gertatzen da DMAE erakar dezaketen geneen eraldaketen gehiengoarekin. Informazio genetiko eta zelula fotojasotzaileen heriotzarako oinarrizko mekanismoen ezagutza hau izanik, ikusmenaren galera moteldu baita ikusmen funtzionala berreraikitzeko ere estrategiak garatu dira. Gaur egun DMAE edo RP-aren –Leber, Stargardt edo Usher Sindromea bezalako erretinako endekapen arraroak barne- azterlan klinikoak aurrera eramaten edota planteatzen ari dira. Estrategia nagusiak jarraiangoetan oinarritzen dira:

Ordezkapen genetikoko terapia – Erretinako endekapeneko (RD) animali ereduetan buruturiko esperimentuek terapia genikoaren arrakasta (eraginkortasuna eta segurtasuna) handia egiaztatu dute. Modu erlatibo batetan RP garatua zuten animali helduetan eginiko tratamenduetan epe luzera emaitza onak ikusi dira. Jadanik aurrera eramaten ari dira Leber-en Amagurosis Kongenitoaren forma jakin batetarako ikerketa genetikoak. Azterlan hauek arrakastatsuak ote diren jakin ahal izateko denbora bat itxaron beharko den arren lehenengo emaitzak baikorrak dira. Usher eta Stargardt gaixotasunak barne RP-aren beste formetarako azterlan kliniko desberdinak planteiatzen ari dira.
Terapia genikoa ehun objektibo edo zelula mota batetara gen terapeutiko bat bidaltzeko ere erabili daiteke. Hau da terapia geniko farmazeutikoa deritzona. Horrela, agente neurotrofikoak zuzenean erretinako zeluletan utz daitezke berauen bizitza eta funtzioa luzatzeko.

Terapia farmakologikoa – Terapia farmakologikoa zelula baten bizitza luzatzen duen proteina edota agente kimiko baten erabilera dela esanez defini dezakegu. Goian aipatu bezala, hauek fotojasotzaileak kalteturik egon arren oraindik batzuk bizirik irauten dutenean erabil daitezkeen bizirik dirauten neuronako agente edo agente neurotrofikoak deitzen dira. Agente hauetariko asko identifikatuak izan dira eta naiz zelula fotojasotzaileen bizitza luzatu naiz erretinako endekapeneko animali ereduen ikusmena hobetzeko eraginkorrak direla frogatu da. Metodo terapeutiko-farmazeutiko bat erabiltzen duen entsegu kliniko bat (NeurotechCo.) aurrerapausuak ematen ari da. Kasu honetan, fotojasotzaileen endekapena moteltzeko begian ezarritako kaptsula txiki bat erabiltzen da erretinara faktore neurotrofiko (CNTF) bat iritsiarazteko. Hau izan daiteke agian RP eta DMAE-rentzeko aurreneko tratamendu orokorra.

Fotojasotzaile eta ama-zelulen transplantea – Zelula fotojasotzaile guztiak edo ia guztiak hilda daudenean ordezkatzeko aukera ageriko bat emailearen fotojasotzaile berriak endekaturiko zelulek okupatzen duten gune erretiniarrean transplantatzea da. Zoritxarrez, RP duten animali eredutan hau egiten saiatu izan da urteetan eta bazterreko arrakasta besterik ez da lortu.
Fotojasotzaileen transplanterako entsegu kliniko bat burutzen ari da egun baina jasotako emaitzak oso modestuak izan dira. Bestalde, ama-zelulen transplanteak RP eta bestelako erretinako endekapenezko gaixotasunen etorkizuneko tratamendurako itxaropen handia eskaintzen du.
Ama-zelulek gorputzean existitzen den edozein zelula motaren garapena bukatu (diferentziazioa) eta biderkatzeko (bikoiztu) gaitasuna dute. Ama-zelulak enbrioietan eta kopuru txikian izan arren ehun nagusi askotan (esate baterako erretina) ere aurkitzen dela frogatu da. Ama-zelulak hazi eta erretinako zelula heldu eta funtzional bezala bereiztera zuzentzeko zein baldintza behar diren ikertzen ari dira hainbat ikerlari eta konpainia. Ikerketa hauek laister tratamendu eraginkorrak bilakatzea espero dugu.

Terapia nutrizionala – A bitamina oraindik ere xedagarria da RP-ak eragindakoentzat eta erretinako endekapenezko gaixotasunetako erretinan ematen den kalte oxidatzaile handian oinarrituriko beste estrategia nutrizional asko ari dira garatzen. Hau gertatzen da bai RP baita DMAE-n ere. RP-ko animali ereduetan egiaztatu da kalte oxidatzailea zelula fotojasotzaileen heriotza eta kaltearen lehen arrazoia dela. Antioxidatzaileek RP-ko animali eredu hauetan zelula fotojasotzaileen heriotza nabarmen moteldu dezakete. Aurkikuntza hauetan oinarrituz, antioxidatzaileen talde berezi bat (“RetinaComplex”) erabiltzen duen entsegu kliniko bat aurrera eramaten ari da Espainian. Nahiz eta oraindik entsegu honek ez izan behin betiko emaitzarik aurreneko datuak baikorrak dira.

Erretinako protesi elektronikoak – Fotojasotzaile guztiak hilda dauden kasuetan, erretinako protesiek “elektronikoki” bederen ordezkatu eta ikusmen funtzionala berrezarri ahalko litzateke. Aparagailu honekin, kanpoan kokaturiko kamara txiki batek ikus-irudi bat bidaltzen du begiko erretinan ezarritako ezarpen elektroniko nanu batetara (“array” elektronikoa deritzona). “Array” honek jasotako kanpo ikus-irudiaren arabera erretinaren azpiko zelulak estimulatzen ditu. Estimulua jasotzen duten zelulak seinale elektronikoa prozesatzen hasten dira eta nerbio optikoaren bitartez burmuinera bidaltzen dute azkenik ikus-irudi bat bezala sintetizatzeko. Munduan zehar dauden talde ezberdinek egindako protesi diseinu desberdinen emaitzak oso itxaropentsuak dira.
DMAE eta RP-aren gaixoentzako erabilgarriak izan daitezkeen aparagailu protesikoen inguruan entsegu klinikoak aurrera eramaten ari dira. Saiakera hauetariko bat Second Sight Medical Products (SSMP) konpainia ari da gauzatzen eta tresna protesikoaren garapen aurreratu batekin Entsegu Klinikoaren 2 Fasean aurkitzen da. Beste protesi bikain bat Retina Implant GmbH ari da lantzen.

LABURPENA
Laburbilduz, gaur egun erretinako endekapen genetikoei buruz asko dakigu. Zehazki nahikoa dakigu erretinako distrofiak dituzten animali ereduetan “Hasierako Proba”, interbentzio hauek eraginkor eta ziurrak izan daitezkeela, zientifikoki frogatzeko. Honetan oinarrituz gaixotasun hauetarako egunean entsegu kliniko ugari ari dira aurrera eramaten, gehiago aurrikusten direlarik datozen urteetarako“.

SI QUIERES DESCARGAR EL PDF, PINCHA EN EL ENLACE DE ABAJO

URL: www.begisare.org/admin/gestor/boletin/descargar_fichero.php?fichero=RETINA2010 TRADUCIDO.pdf

.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tamaño de fuente
CONTRASTE