• Home
  • /Azken berriak /Erretinosi Pigmentariaren tratamendurako NT-501-ren 2 saiakera kliniko Fase II/III-en hasiko ditu Neurotech-ek
Print Friendly, PDF & Email

Erretinosi Pigmentariaren tratamendurako NT-501-ren 2 saiakera kliniko Fase II/III-en hasiko ditu Neurotech-ek

Neurotechek argitaraturiko prentsa oharren laburpen eta argibideak NT-501ren inguruan

Neurotech Pharmaceuticals, Inc., erretinako gaixotasun kronikoetan ikusmenaren mantenurako produktu terapeutiko berritzaileak garatzean espezializaturiko konpainia bioteknologikoa, NT-501-ren Fase II/III-ko saiakerak aurrera eramaten ari da, Zelula Enkapsulatuen Teknologiako (ECT) enpresaren produktu arrakastatsuena RP-ri loturiko ikusmenaren galerarako tratamendu hori da. Entsegu hauek konpainiaren RENOIR ikerlan klinikoen seriearen parte dira. Saiakera baten barnebiltzen den bitartean gaixotasunaren etapa goiztiarretan dauden eragindakoak, bestean kokatuko dira beraren etapa garatuagoetan aurkitzen diren pertsonak.
NT-501 begi barneko inplante polimeroa da zeinak Faktore Neurotrofiko Ziliarra (CNTF) berreskuratzeko genetikoki eraldatuak dauden erretinako giza zelula epiteliarrak dituen. Inplantea CNTF era jarraitu eta zuzenean denbora epe luzean begiaren atzera askatzeko diseinatua dago. Konpainiak uste du CNTF-ak erretinako fotojasotzaile hilak aktibatzen dituela eta endekapenetik babesten ditu. Fase II/III-ko entseguak ikerketa aleatorioak dira, CNTF inplantearen segurtasun eta eraginkortasuna ebaluatzeko dosi plazebo mailarekin eta AEB-ko 14 leku ezberdinetan daramate aurrera.

Erretinosi Pigmentariaren etapa goiztiarretan Fase II/III-ko ikerlana

Ikerketa aleatorio hau, zentro ugarikoa, ezkutatua, plazebo kontrolarekin RP-aren etapa goiztiarretan dauden 60 pertsonatan ebaluatzen ari dira NT-501. Subjektu bakoitzak jasotzen du NT-501 inplantearen edo dosi altu edo dosi baxu bat bere begietako batetan eta tratamendu plazebo bestean. Ikerlan honen helburu eraginkor eta nagusia ikuseremuaren sentsiberatasuna da.

Erretinosi Pigmentariaren etapa aurreratuetan Fase II/III-ko ikerlana

Ikerketa aleatorio hau, zentro ugarikoa, ezkutatua, plazebo kontrolarekin RP-aren etapa goiztiarretan dauden 60 pertsonatan ebaluatzen ari dira NT-501. Subjektu bakoitzak jasotzen du NT-501 inplantearen edo dosi altu edo dosi baxu bat bere begietako batetan eta tratamendu plazebo bestean. Ikerlan honetan helburu eraginkor eta nagusia ikusmenaren zorroztasuna da.

Ikerlan aurreklinikoak

Neurotech-ek buruturiko kontzeptuen ikerlan probak begientzako zelula enkaptsulatuen terapiaren erabilgarritasuna frogatu zuen, erretinari egindako CNTF-ren zeluletan oinarrituriko ematea probatu egin da bizirik dauden erretinaren endekapen eredu desberdinetan. Ikerketa hauek frogatutzat utzi zuten zelulen bidezko sekrezioz eginiko CNTF-ren emateak babes handia eskaintzen zuela inolako zailtasunik gabe.

Cornell-ko Unibertsitate eta Fighting Blindness Fundazioarekin elkarlanean, frogatu egin zen txakur mutante eredu batetan (rcd1) CNTF-a segregatzen duten zelulen eraginkortasuna erretinazko endekapenetarako. Eragindako txakur bakoitzaren begian ECT prototipoak ezarri ziren. Beste begia ez zen tratatu. Aparagailuak ezarri zirenetik aste batzuetara, fotojasotzaileen babes handi bat erdietsi zen, ez zelarik izan inolako zailtasun larririk prozedura kirurjiko edota CNTF-arekin erlazionaturik. Ikerlan honek frogatu zuen ECT bidezko CNTF-aren ematea eraginkorra eta ziurra zela animaliaren kasuan eta gizakien desorden oftalmologikoen tratamendurako egokitzeko baldintzak zituela.

Ikerlan klinikoa

RP-ri loturiko erretinako endekapenen tratamendurako NT-501n Fase I-ko ikerlan klinikoa osatu egin zen 2006n. Ikerlan honen xede garrantzitsuena CNTF-ren 2 mailatako dosiak sekretatzeko diseinaturiko NT-501n inplanteen segurtasunaren inguruan aztertzea zen, burutu zelarik RP-ren etapa garatuetako 10 pazienteegan 6 hilabeteko epean egindako ezarpenarekin. Emaitzek ziurtatu zuten RP-dunen begietako vitrea gunera CNTF ziurtasunez igorri zitekeela eta eragindako guztiek ECT aparagailua ondo onartu zutela. Ikusmenaren zorroztasunak hobetzeko joerak izan zituen baina aldakarroa zen egoera basalaren arabera, aldi berean ikusmenaren zorroztasunaren kontrolerako besoak oro har bere horretan iraun zuen.

URL: www.neurotechusa.com

.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tamaño de fuente
CONTRASTE