• Home
  • /Azken berriak /Erretinosi Pigmentario Menderatzaileari konponbidea eman diezaiokeen elkarlanerako akordioa
Print Friendly, PDF & Email

Erretinosi Pigmentario Menderatzaileari konponbidea eman diezaiokeen elkarlanerako akordioa

2008/10/17, www.retinosis.org -en argitaratuta

Itsutasunaren Aurkako Borrokarako Fundazio Amerikarra (FFBA) Genable-ekin, bio-farmazian espezializaturiko konpainia irlandarra, elkartu da Erretinosi Pigmentario Autosomiko Menderatzaileak eragindako pertsonentzako terapia geniko berritzaile bat garatzeko.

Genalbe-k azterlan aurreklinikoetan izandako emaitza pozgarrien berri eman du. Konpainiak espero du terapia honen froga klinikoak 2010ean hastea.

Tratamendu hasiberri honek Erretinosi Pigmentario Menderatzailean ikusmenaren galera mailakatua eragiten duten gene kaltetuen neutralizazioa dakarten interferentziazko ARN kantitate txikiak erabiltzen ditu. Gaixotasunaren sortzaile eta eragile den genea deskonektatzeaz gain gene osasuntsu berri bat askatzen du.

Tratamenduaren oinarrizko abantailetako bat da ikusmenaren galera eragiten duen eraldaketa genetikoa edozein dela ere tratamenduak funtzionatzeko ahala agerian uzten duela. Gutxi gora-behera 18 gene lotu zaizkio Erretinosi Pigmentario Menderatzaileari.

Metodo honek birus adeno-asoziatu (VAA) bat erabiltzen du eragindako erretinan gen terapeutikoa askatu ahal izateko. VAA-k erabiliak izaten ari dira erretinako bestelako gaixotasunen ikerlanetan ere, barruan geratzen direlarik garrantzia handiko proba klinikoak Filadelfiako Haur Ospitale, Moorfield-ko Begiaren Klinika baita Pensilvania eta Floridako Unibertsitateetan ere, zeintzuek Leber-en Amaurosis Kongenitoa, adin goiztiarretan azaltzen den Erretinosi Pigmentarioaren forma larri bat, zuten gaixoen ikusmenaren berreskurapena bezalako emaitzak erdietsi dituzten.

“Itxaropen handia dugu elkarte honekin etorkizun oparoko teknologia eta Erretinosi Pigmentario Menderatzailearen forma ezberdinak dituzten pertsona askori lagundu diezaieketen ikuspegia erabiltzen baitugu” onartu zuen Mauricio Vargas Cortés-ek, NNRI-ko (Neuroikusmenaren Ikerketarako Institutu Nazionala) Sendagaien Sailaren Burua. “Gainera, ez dago bestelako aukera gehiagorik Erretinosi Pigmentario Menderatzailea duten pertsonentzat”.

Elkarlanerako hitzarmena FFBA (Itsutasunaren Aurkako Borrokarako Fundazio Amerikarra), NNRI eta Itsutasunaren Aurkako Borrokarako Irlandako Fundazioak eratu dute.

NNRI-ak ikerlan aurrekliniko gehigarriak egingo dituzten eta praktikan dauden ikerlariak kontratatzeko fondoak emango ditu. Era berean Genable-n bertan komisio propio bat izango du baita postu bat, hitza badu baina botorik ez, zuzendaritza batzordean ere.

Begoña Quintanilla-k www.retinosis.org-rako itzulia, FFBA-k (Itsutasunaren Aurkako Borrokarako Fundazio Amerikarra) bere web-orrialdean (http://blindness.org) 2008ko irailaren 24ean argitaratutakoa jatorrizko berriaz baliatuz.

.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tamaño de fuente
CONTRASTE