Erretinosi Pigmentarioa ardatz, Etb1eko “Ur handitan” saioan

Categories
Hedabideetan agerraldiak Ikusmen Murriztua Dut

Donostia, 2019/11/27

Retinosis Gipuzkoa Begisare elkarteko Aitziber, Txipi eta Uxoa izan dira bart gaueko “Ur Handitan” saioko protagonistak berauen bizipenak eta egunerokotasuna Erretinosi Pigmentarioarekin izanik mintzagai. Hemen saiorako link zuzena https://www.eitb.tv/eu/bideoa/ur-handitan-5-denboraldia/6589/165323/erretinosi-pigmentarioa/

Hiru pertsona; hiru egoera; hiru bizipen… baina zerbait amankomunean: Erretinosi Pigmentarioa. Saioan islatu den bezalaxe, gaixotasun hau oso anitza da eta era ezberdinetan eragin dezake, mota eta eredu anitzak sortuz. Hortaz, esan dezakegu Erretinosi Pigmentarioa oso anitza, endekapenezkoa eta gaur egun sendagaitza dela.

Baina egoera zail honen aurrean, gaurko protagonistek ere badute Erretinosi Pigmentarioaz gain, beste zerbait amankomunean: itxaropena eta bizi grina. Bi alderdi hauek dira gaixotasun hau jasaten duten pertsona guztiei, berezi egiten diena.

Begisaretik eskerrak ematea baino ez zaigu geratzen, Erretinosi Pigmentarioa etxe guztietara zabaldu eta ezagutaraztera eramatearren lehenengo pertsonan hitz eginda. Mila esker bizitzaren alderdi ilunenak ere, argi izpi batzuk badituela erakusteagatik.

Biba zuek!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *