• Home
  • /Azken berriak /Erretinosi Pigmentarioa eragiten duen gen bat topatu dute ikerlari suizarrek
Print Friendly, PDF & Email

Erretinosi Pigmentarioa eragiten duen gen bat topatu dute ikerlari suizarrek

Terra Noticias/EFE Agentzia, 2010eko abuztuaren 12a

Lausanako Unibertsitateko medikuntza genetikako sailak puntako teknologiaren erabilera medio gen bat aurkitu du, zeinak mutatzean eta maiztasun handiz Erretinosi Pigmentarioaren agerpena erakartzen duen.

Adierazpenean zehazten den moduan, aurkikuntza honek, batetik, gaixotasuna sortzen duen mutazioa eteteko eta, bestetik, guraso osasuntsu baina genearen eramaileek euren ondorengoak kutsatzea ekiditeko aukera suposa dezake.

Ikerkuntza prozesuan zehar ikerlariek erretinako zelulen artean iluntasunean argia jasotzea ahalbidetzen duen proteina, endekapenezko gaixotasunak erasotzen duen lehena, kokatu zuten.

Aurrerakuntzaren garrantzia ukatu gabe ikerlariek aitortu zuten oraindik ere “genearen funtzioa” topatzea falta dela, izan ere, berau gabe ezinezkoa da ikusmen gaixotasun honi aurre egiteko tratamendu zehatzik ezartzea.

Oraingoz, Suizako Unibertsitate honen azterlanak 6 belaunalditako odolkidetasun historia duen familia indiar baten analisian oinarritu dira, oinordetzazko gaixotasunen ondorioak nabariagoak izaten baitira ahaidetasun maila altuagoko pertsonetan.

“Gaixotasun honen zeinuak ikusterrazagoak dira, bai kulturazko arrazoi –ahaideen arteko elkarketak onuratzen dituztenak- baita isolamenduaren arrazoi geografikoarengatik ere, odolkidetasun handiagoa duten nukleoetan” adierazi zuen ikerketaren zuzendaria den Carlo Rivolta doktoreak.

URL: noticias.terra.es/2010/genteycultura/0812/actualidad/investigadores-suizos-descubren-un-gen-causante-de-la-retinitis-pigmentaria.aspx

.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tamaño de fuente
CONTRASTE