• Home
  • /Egindako ekitaldiak Gipuzkoa /Erretinosi Pigmentarioa eta “Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarria hedatzen Nagusilan Gipuzkoa (adin nagusikoen giza boluntariotza) elkartean
Print Friendly, PDF & Email

Erretinosi Pigmentarioa eta “Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarria hedatzen Nagusilan Gipuzkoa (adin nagusikoen giza boluntariotza) elkartean

 

2015/09/16

Pasaden asteazkenean atsegin handiz azaldu genuen Nagusilan Gipuzkoa elkartean hilabetero egiten duten bilera batean zer den Erretinosi Pigmentarioa eta berarekin bizitzeak zer suposatzen duen eta “Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarriaren nondik norakoak; bertan Donostiako ordezkariak ezezik Gipuzkoako hainbat herriko ordezkariak ere ba zeuden.

Hitzaldia atsegina eta parte-hartzailea izan zen eta norbanakoak bere alboan izan zuen tuneleko ikusmena simulatzen duen konoa, gaixotasunaren ezaugarri nabarmenetakoa, eta denbora batez erretinosi pigmentarioarekin ikustea zer den sentitu ahal izan zuen. Bestalde, “Ikusmen Murriztu Dut” bereizgarria ere aurkeztu genuen, bideoa jarriz eta guztiak hedapenean laguntzeko prest azaldu ziren, eta ez hori bakarrik, erabiltzaile izan litezken pertsonei erakusteko asmoa ere azaldu zuten.

Mila esker tarte hau eskeintzeagatik eta hedapenean laguntzeagatik!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tamaño de fuente
CONTRASTE