Gure begien bitartez
Print Friendly, PDF & Email

Hurrengo argazki eta bideoen muntaiarekin Erretinosi Pigmentariak eragindakoen ikusmenak duen gainbeheraren ideia bat izan daiteke, bere gaixotasuna garatzen denaren arabera.

Eguneko ikusmenaren argazkiak

Gaueko ikusmenaren argazkiak

Eguneko ikusmenaren bideoa

DESKRIBAPEN HEDATUA: GAIXOTASUNAREN FASE EZBERDINETAN DAUDEN ETA ERRETINOSIA DUTEN PERTSONEN EGUNEKO IKUSMENA

Erretenosi Pigmentarioa ez da gaixotasun bakar bat baizik eta endekapenezko eta hereditarioak diren gaixotasunen multzoa, zeintzuek begiari eragiten dioten eta ikusmenaren galera motel eta mailakatuagatik bereizten diren. Bideo honetan ikus dezakegu gaixotasunak aurrera egiten duen heinean ikusmeneremuak pairatzen duen murrizketa mailakatua. Hori dela eta eragindakoek geroz eta mugikortasun arazo handiagoak dituzte, izan ere, ez dira gai euren ibilbidean aurkitzen dituzten oztopoak sahiesteko.

Gaueko ikusmenaren bideoa

DESKRIBAPEN HEDATUA: GAIXOTASUNAREN FASE EZBERDINETAN DAUDEN ETA ERRETINOSIA DUTEN PERTSONEN GAUEKO IKUSMENA

Erretinosi Pigmentarioa ikusmenaren galera motel eta mailakatu batek bereizten du, zeinak bere hasierako etapetan behintzat gaueko eta periferiako ikusmenari eragiten dion eta zenbait kasuetan itsutasunera zuzentzen den. Ikuseremuaren galerak dakartzan zailtasunez gain Erretinosi Pigmentarioak eragindakoek gaueko itsutasuna dute, beraz, argi-maila urriko testuinguruetan pertsona osasuntsuak baino okerrago moldatzen dira.

.

Tamaño de fuente
CONTRASTE