• Home
  • /Azken berriak /Erretinosi pigmentarioaren hainbat gaixo beta karotenoaz onura litezke
Print Friendly, PDF & Email

Erretinosi pigmentarioaren hainbat gaixo beta karotenoaz onura litezke

Oftalmologia Akademia Amerikarra, 2010.10.18, traducido del inglés por Begisare

CHICAGO, IL–(Marketwire –2010eko urriak 18a) – Oftalmlogia Akademia Amerikarra (AAO) eta Afrika Erdialdeko Oftalmologia Kontseiluaren (MEACO) baterako batzarraren gaurko ikerketa sailak sendaezinak diren erretinako hainbat gaixotasun dituzten pertsonen ikusmena hobetzeko beta karotenoaren gaitasunaren inguruko txosten bat barnebiltzen du. AAO-MEACO –munduko handiena, oftalmologia hezkuntzari buruzko konferentzia osoena– urriaren 16 eta 19an ospatuko da McCormick-en, Chicago.

Beta karoteno 9-cisek ikusmena areagotzen du sendaezinak diren erretinako gaixotasunak dituzten gaixo batzuengan. Erretinosi pigmentarioa (RP) atzeraezina suertatzen den itsutasuna eragin dezakeen jaraunspenezko erretinako desorden multzoa da. Orokorrean RP haurtzaroan ematen den gaueko itsutasunarekin hasten da, jarraian galera periferiko edo aldeetakoa eskopeta kainoiaren antzeko ikusmena eraginez eta, azkenik, itsutasuna. Gaueko itsutasun mota baten aurka beta karoteno 9-cis elikagaiaren forma zehatz bat eraginkorra dela behin egiaztatuta, ikerlariek bere efektuak RP duten gaixoekin frogatzea erabaki zuten. 29 partehartzaileen heren batek 90 egunetarako preskribaturiko aho bidezko dosiak iraun bitartean hobekuntza bat erakutsi zuten ikus-funtzioan, baina beste bi herenek ez zuten inolako ondoriorik izan.

“Ikerlana aho bidezko beta karotenoari ziurtasun gehiagoz erantzun ahalko lioketen RP-aren forma genetikoa duten gaixoekin errepikatzea aholkatzen dugu” esan zuen Rotensteich Doktoreak. “Bere aldeko efektua ziklo erretinoideko, harremana duena RP-aren forma batzuekin baina ez guztiekin, akats bati lotuta dagoela ezagutzen dugu. Gainera, etorkizuneko ikerkuntzak beta karotenoaren dosi hoberena finkatzen ahalegindu beharko da” erantsi zuen.

<b>Oftalmologia Akademia Amerikarra</b>ri dagokionean

AAO okulista eta zirujauen mundu mailako elkarte handiena da mundu guztian zehar sakabanaturiko 29.000 kide baino gehiagorekin. Ikusmeneko osasuna eskaintzen da hiru “O”-n –optiko, optometrista eta oftalmologoak- bidez. Oftalmologoa da dena tratatu, begiko gaixotasun eta kalteak, eta begietan zirujia burutu dezakeena.

.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tamaño de fuente
CONTRASTE