Print Friendly, PDF & Email

ERRETINOSI PIGMENTARIOAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Donostian, 2019/09/16

Aurreko urteetan egin bezala, aurten ere ERRETINOSI PIGMENTARIOAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzeko asmoz kalera aterako gara gure gaixotasunaren berri eman, ikusmen-urritasun hau dela eta pairatzen ditugun mugapenen inguruan sentsibilizatu eta balizko sendabide baten topaketan ikerketak duen ezinbesteko garrantzia azaltzeko.

Egun handi hau irailaren 29an, igandea, 11etatik 14etara ospatuko dugu Donostiako Alderdi Eder-eko Lorategian, Andia kalea, 13. Bertan izango diren ekintzak:

  • Legión 501 – Spanish Garrison-eko kideak geurekin izango ditugu, “Star Wars – Guerra de las Galaxias”-en jantzien inguruko nazioarteko erakundea, beraien baliabide guztiak probetxuzko ekintzetara bideratzen dituzte eta, kasu honetan, “ILUNTASUNAREN AURKAKO BORROKA”-ri.
  • Desfilea eta Photocall-a
  • “Tengo Baja Visión” APParekin ikusmen desgaitasuna sortzen duten sintoma ezberdinak frogatu ahal izateko Legion 501-k debalde egin dizkigun errealitate birtualeko betaurrekoen banaketa.
  • Haur eta heldueri erretinosi pigmentarioa zer den azaltzeko joku eta iharduerak.
  • Haurrentzako globoak.
  • “Antigua Band” txaranga.
  • Tabernako barra txiki bat ezarriko dugu ikerkuntzarako funtsak biltzeko asmoz.
  • Elkarteko kideak eginiko artisau-lanak ikerkuntzarako funtsak biltzeko asmoz
  • Famili argazkia honako xehetasunekin:

 

 

AGER ZAITEZ ERRETINOSI PIGMENTARIOAREN ALDEKO ARGAZKI SOLIDARIORA

Eguna: irailaren 29a, igandea.

 

Tokia: Donostiako Alderdi Eder-eko Lorategian (Andia&Miramar elkargunean)

 

Ordutegia: 11etatik 14etara.

 

Argazkirako deialdia: 12:30tan.

GERTURA ZAITEZ SENIDE ETA LAGUN GUZTIEKIN, ZENBAT ETA GEHIAGO IZAN HOBE!

Euria egiten badu ekitaldia bertan behera utziko da eta www.begisare.org orrialdean argitaratuko dugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tamaño de fuente
CONTRASTE