Print Friendly, PDF & Email

Erretinosi Pigmentarioaren Nazioarteko Eguna-ren ospakizuna

DONOSTIA 2017/09/11

Aurreko urteetan egin bezala, aurten ere ERRETINOSI PIGMENTARIOAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzeko asmoz kalera aterako gara gure gaixotasunaren berri eman, ikusmen-urritasun hau dela eta pairatzen ditugun mugapenen inguruan sentsibilizatu eta balizko sendabide baten topaketan ikerketak duen ezinbesteko garrantzia azaltzeko.

Egun handi hau irailaren 24an, igandea, 11etatik 14etara ospatuko dugu Donostiako Alderdi Eder-eko Lorategian, kontuz! leku aldaketa dago. Erretinosi Pigmentarioaren aldeko pertsona eta iharduera solidarioz beteko dugu hiria: “RParekin” egiteko ibilbide bat prestatuko dugu; bilgune gisa balioko duen tabernako barra txiki bat ezarriko dugu; oraingoan “Antigua Band” txaranga gurekin izango dugu, debalde jendea erakarri eta gunea girotzeaz arduratuko da; “Begiclub”-eko gure lagun eskuzabalek beraien artisau-lan solidarioak erakusteko gunea izango dute; eta, azkenik, iaz bezala, “Legión 501 – Spanish Garrison”-eko kideak geurekin izango ditugu, “Star Wars – Guerra de las Galaxias”-en jantzien inguruko nazioarteko erakundea, beraien baliabide guztiak probetxuzko ekintzetara bideratzen dituzte eta, kasu honetan, “ILUNTASUNAREN AURKAKO BORROKA”-ri.

Asko gara inolako irabazi-asmorik gabe Erretinosi Pigmentarioak eragindakoak “iluntasunetik ateratzeko” asmoz gure gaixotasunari ikusgarritasuna emateko lanean dihardugunak. Anima zaitez etortzen! Gizarteak gure berri izan eta, bidebatez, erakunde, enpresa eta, oro har, gizartearen aldetik babes handiagoa erdiestea gure esku dago. GERTURA ZAITEZ ZURE SENIDE ETA LAGUN GUZTIEKIN, ZENBAT ETA GEHIAGO IZAN HOBE!

AGER ZAITEZ ERRETINOSI PIGMENTARIOAREN ALDEKO ARGAZKI SOLIDARIORA Eguna: irailaren 24a, igandea.

 

Tokia: Donostiako Alderdi Eder-eko Lorategian (Andia&Miramar elkargunean)

 

Ordutegia: 11etatik 14etara.

 

Argazkirako deialdia: 12:30tan.

Euria egiten badu ekitaldia bertan behera utziko da eta www.begisare.org orrialdean argitaratuko dugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tamaño de fuente
CONTRASTE