Print Friendly, PDF & Email

Igande onetan, Irailak 29a, erretinosi pigmentarioaren nazioarteko eguna

Jakingo duzunez, irailaren azkenengo igandean, hilaren 29a, ERRETINOSI PIGMENTARIOAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzen da eta beste behin hori dela eta, kalera ateratzea erabaki dugu batetik, erretinosi pigmentarioa ezagutara emateko eta bestetik gaixotasunak sortzen dituen mugak eta ikerkuntzak sendabidea lortzeko duen garrantziaz gizartea orohar sentsibilizatzeko.

 

Maquetación 1

Donostiako Boulevard-ean (kioskoaren ondoan) publiko orokarrentzat 10.00etatik 14.00ak arte zabalik egongo diren 3 karpa ezarriko ditugu: bata informazio-gune bezala, beste batek taberna gisa funtzionatuko du eta azkenengoan Erretinosi Pigmentarioa dugunok nola moldatzen garen jakiteko gymkana didaktiko bat kokatuko dugu. Halaber, jardunaldian zehar, Gipuzkoa Basket Club-eko (GBC) jokalaria den David Doblas izango dugu gure artean eta “A Gritos Band” txarangak ekimena girotuko du. Nahiz eta karpak aipaturiko ordutegian egongo diren irekita BOULEVARD-EAN 13-TAN AGER ZAITEZEN DEITZEN ZAITUGU, BAI ZU BAITA ZURE SENIDE ETA LAGUNAK ERE, ERRETINOSI PIGMENTARIOAREN ALDE ARGAZKI BAT ATERATZEKO.

 2013_AnuncioDiaRP_1

Ekitaldi honen antolaketak helburu bakar bat du: gizartean oihartzuna izatea eta, bidenabar, Erretinosi Pigmentarioa pairatzen dugunon egoera hobetzeko beharrezkoa den erakunde, enpresa eta gizartearen aldetik laguntza handiagoa lortzea. Hori dela eta, orain inoiz baino gehiago eskatzen dizuegu familiarteko nahiz lagunekin batera etor zaiteztela mesedez. Kaltetuon mugimenduaren bitartez bakarrik lortuko dugu komeni zaigun oihartzuna. Ahalik eta komunikabide gehienen jarraipena lortzen saiatzen ari garenez, POSIBLE DEN PARTAIDETZARIK HANDIENA BEHAR DUGU. ZURE SENITARTEKO ETA LAGUNEKIN BATERA GUREKIN NAHI ZAITUGU.

 

 

   AGER ZAITEZ

  ERRETINOSI PIGMENTARIOAREN    

   ALDEKO ARGAZKIRA

 

 

  29a, igandea.

  Tokia: Donostiako Boulevard-ean, kioskoaren alboan

  Karpen ordutegia: 10etatik 14etara.

  Argazkirako deialdia: 13:00tan. 

 

 2013_AnuncioDiaRP

 

.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tamaño de fuente
CONTRASTE