• Home
  • /Azken berriak /Erretinosi Pigmentarioari buruzko proiektu terapeutiko batek Ikerkuntzako Albacete Hiriaren lehen saria irabazi du
Print Friendly, PDF & Email

Erretinosi Pigmentarioari buruzko proiektu terapeutiko batek Ikerkuntzako Albacete Hiriaren lehen saria irabazi du

2008/11/9

Nicolas Cuenca Navarro doktoreak, Alicanteko Unibertsitatekoa, zuzenduriko ikerkuntza taldeak erdietsi du Ikerkuntzako Albacete Hiria saria Erretinosi Pigmentarioari loturik “Erretinaren endekapenean ahal terapeutiko antiapoptotiko eta antioxidanteak eta Erretinosi Pigmentarioaren ereduetan ziklo karkadianoen erregulazioa” deritzon proiektuari esker. Kalkulatzen da 3.500 biztanletik batek pairatzen duela erretinako endekapenezko gaixotasun hau eta, Espainian, 500.000 inguru eramaile osasuntsu zenbatzen dira.

Saria bihar, larubata azaroak 8, emango da Itsutasunaren Aurkako Borrokarako Fundazioak (FUNDALUCE) Gaztela-Mantxako hiriburuan antolaturiko Jardunaldien barruan. Erretinosi Pigmentarioa deitzen zaio oinordetzazko izaera duten erretinako endekapen mailakatuen multzo heterogeneo bati, zeintzuek egitura eta erretinako fotojasotzaileei eragiten dieten eta heldutasunean itsutasuna erakartzen duten.

Nicolas Cuenca UA-ko ikusmen sistemaren Neurobiologia eta gaixotasun neuroendekapenezkoen terapia taldearen zuzendaria da eta proiektu honetarako Zaragozako Miguel Servet Ospitaleko José Martín Nieto, Antonio Angulo, Pedro Lax, Mercedes Palmero eta Isabel Pinilla ikerlari nagusiak koordinatzen ditu; era berean, Murtziako Unibertsitate eta Nueva Yorkeko Unibertsitate Estatalekoak, Siracusan.

Ebaluazio eta Prospektibarako Agentzia Nazionalak baloraturiko proiektuaren xedea heriotza zelularra aurreikusten duten konposatu antioxidante antiapoptotikoen ahal terapeutikoa neurtzea da, erretinosia duten animali ereduetan izandako erretinako endekapenaren prozesuan, baita ziklo karkadianoen eraldaketak eta berauen tratamendu posibleak zehaztea ere. Erretinako endekapenaren atzeratze orokorrak, Erretinosi Pigmentarioaren mota guztietan, gaixotasun honen terapiarako aurrerapausu itzela suposatuko luke.

Estrategia hau da duela 8 urte sorturiko UA-ko talde ikerlariak dituen ikerkuntza esparru ezgerdinetariko bat, zeinak epe honetan proiektu edo pribatu edo publiko ugari garatu dituen. Gainera, sariak Mikrobiologia, Genetika eta Fisiologia sailaren taldeak egindako lanari esker ona eta aitorpena emateko balio du.

.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tamaño de fuente
CONTRASTE