Print Friendly, PDF & Email

Atletismo egokituko eskola Donostian

Bertan parte hartzeko interesa duten pertsona guztien beharretara egokituko den atletismo eskola bat sortu nahi du Donostian Kirol Egokituaren Gipuzkoako Federakuntzak.

Jarduera asteazken arratsaldetan ospatuko zen Anoetako atletismo-pistan (miniestadioa), edota ondoko belodromoan hotza edo euria eginez gero. Edozein kasutan, beharrezkoa izango da Patronatuko Kirol Txartela izatea.

Horrela, talde edota taldeak eratu, ordutegiak zehaztu, kuota ezarri eta gainerako kontuetarako, mesedez interesik izanez gero jar zaitezte harremanetan Kirol Egokituaren Gipuzkoako Federakuntzarekin.

Hona hemen federakuntzarekin harremanetan jartzeko datuak:

Arduraduna: Maider Blasco

Telefonoa: 943 46 25 14

Helbide Elektronikoa: eskolaegokituak@gkef-fgda.org

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tamaño de fuente
CONTRASTE