Print Friendly, PDF & Email

Europan itsuentzako erretina artifizial berri bat onartu da

www.muyinteresante.es, 2011/03/02

<p>Second Sight Medical Products-eko adituek 20 urtetako ikerkuntza behar izan dute berrikuntza hau garatu ahal izateko. Orain, beharrezkoak diren segurtasun frogetan erdietsitako arrakastaren ostean, merkatu europearrean onartu berri dute. Teknologia honek itxaropenerako bidea zabaltzen du erretinosi pigmentarioak eragindako gaixoentzat.

Enpresako presidente eta kontseilari delegatu den Robert Greenber doktoreak azaldu bezala “urteetan luzatu diren ikerketa ondoren, erretinosi pigmentarioa bezala fase aurreratuetan dauden erretinako endekapenezko gaixotasunak pairatzen dituzten pertsonei epe luzerako benetazko konponbide bat eskaini ahal izateaz oso harro gaude” eta, era berean, adierazi zuenez Europan bere erabilera onartzeak “alor honentzat eta, orain arte, tratamendu alternatiborik ez zuten eragindakoentzat aurrerapausu itzela suposatzen du”.

Erretinako Argus II protesia bezala ezagutzen den erretina artifiziala erabat itsuak diren eta endekapenezko gaitxotasunak nozitzen dituzten pertsonentzat aurreikusitako dispositibo bat da. Sistema honekin eragindakoak daramatzan betaurrekoetan txertaturiko mikrokamara baten bitartez harturiko irudiak, kablerik gabeko sistema medio, erretinan kokaturiko elektrodoen matrize batetara bidaltzen dituen inpultso elektrikotan bihurtzen ditu. Indar hauek erretinako zelulak estimulatzen dituzte ikuseremuan, burmuinean, dagozkion argizko pertzeptzioak sortuz. Horrela, ikusteko nolabaiteko gaitasuna berreskuratzea lortzen da.

<b>Erretina artifiziala urte amaierarako iritsiko da
</b>
Konpainiatik adierazi dutenez berreskuratzen den ikusmena erabatekoa izatetik urruti egon arren, ikerlariak itxaropentsu agertzen dira izandako aurrerapenekin. “Hiru urtetako experimentazio klinikoa eta gero epe luzerako dituen ekarpenak, bere segurtasun eta fidagarritasun egiaztatzeaz pozik gaude” baieztatu du Pariseko, Frantzia, Centre Hospitalier National d´Ophthalmologie des Quinze-Vingts-eko doktorea den José Alain Sahel-ek.

Londreseko, Erresuma Batua, Moorfields Eye Hospital-eko Lyndon Da Cruz doktorearen esanetan “tamaina handiko hizki alfabetikoak ezagutzea, gauzak non dauden jakitea baita motzak diren hitzak irakurtzea ere ahalbidetzen dion sistema egonkor, ziur eta funtzionala du ia edozein eragindakok”.

Centre Hospitalier National d´Ophthalmologie des Quinze-Vingts (Paris, Frantzia), Hôpitaux Universitaires de Genève (Geneva, Suitza), Manchester Royal Eye Hospital (Manchester, Erresuma Batua) eta Moorfields Eye Hospital (Londres, Erresuma Batua) izango dira, urte honen amaieran, erretina artifizial berri hau izango duten lehenengo zentruak.</p>

URL: www.muyinteresante.es/nueva-retina-artificial-para-ciegos-argus-ii?utm_source=twitter&utm_medium=socialoomph&utm_campaign=muy-interesante-twitter&utm_content=twitter+user+view

.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tamaño de fuente
CONTRASTE