Print Friendly, PDF & Email

Euskal Billera Elkartea: ESKER MILA!

Donostia, 2018/06/28

Pasaden igandean, ekainaren 24a, Euskal Billera elkartearen egoitzan bere urteurrena ospatzeko antolatu zuten festako partaide izatea ohore bat izan zen gure elkartearentzat.
Egindako ekarpena jaso ezezik, 3024,65€, bere osotasunean erretinosi pigmentarioaren ikerkuntzara bideratuko direnak, aurreskua ere dantzatu ziguten eta bazkari goxo bat dastatu ondoren, Ana Otxoa sopranoa batetik eta Ane Eskisabel eskusoiñuarekin bestetik, giroa musikaz alaitzen izan ziren.
Hunkigarria izan zen elkar ezagutu eta eskerrak emateko aukera izatea. Mila esker zuen laguntza eta gertutasunagatik.
Eskerrik asko!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tamaño de fuente
CONTRASTE