Print Friendly, PDF & Email

Sare-sozial eta interneten erabilerari buruzko tailerra arrakastatsua suertatu da

2016/06/07

Retinosis Gipuzkoa Begisarek, pasaden maiatzean zehar eta bazkideei bizitza errazteko berea duen konpromezuari eutsiz, “Sare-sozial eta interneten erabilera”-ri buruzko tailer bat antolatu zuen. Guztiz itsuak edota ikusmen-urritasun larriak dituzten eta  Apple gailuaren erabiltzaileak diren gizon-emakumeei zuzenduriko lansaio ezberdinak izan dira, izan ere, kolektibo honek teknologia hauek erabiltzerako orduan zailtasun handiagoak izaten dituzten arren, eguneroko bizitzaren hainbat jarduerei aurre egiteko benetan erabilgarria suerta daiteke.

Irisgarritasun aldetik marka estatubatuar honen aparagailuek duten VoiceOver aplikazioak eskaintzen duen aukera aparta izan da Apple etxearen gailuak aukeratu izanaren arrazoia eta, horrela, itsuak diren pertsona gehienek berauek erabiltzen dituzte. Tailer honetan parte hartu dutenak oso pozik geratu dira sortu zituzten espektatibak argi eta gari gainditu baitituzte. Beren kabuz Twitter, Facebook eta interneten aritzen ikasi dute interkazio sozialerako aukerak hobetuz eta, era berean, tresna hauek zenbait kasutan erakar dezaketen bazterketa soziala sahiestuz.

Ikastaroa emateko ardura izan duen pertsonaren aukeraketa bera ere nabarmentzekoa da, izan ere, irisgarriak diren komunikazio- eta informazio-teknologien heziketan esperientzia duen pertsona izateaz gain, irisgarritasun-tresna hauek erabili ohi ditu bera ere itsua baita. Guzti honek, tailerra giro berezi bezain egokian ospatu izana ahalbidetu du.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tamaño de fuente
CONTRASTE