Print Friendly, PDF & Email

FORMAKUNTZA DEBAGOIENEKO OSPITALEAN

Joan den abenduaren 11n Retinosis Gipuzkoa Begisarek prestakuntza saio bat egin zuen Debagoiena eskualdeko ospitaleko langileentzat.

Osasun larrialdiaren ondorioz  eta horri aurre egiteko hartutako segurtasun-neurriak direla-eta, ez zen jende asko joan, baina saioa grabatu egin zen, gero gainerako langileen artean intranetaren bidez zabaltzeko.

Sarrera labur bat egin ostean,  elkartea aurkeztu genuen eta haren helburuak azaldu. Ikusmen murriztuaren sintoma ezberdinez hitz egin genuen, gaixoen eguneroko bizitzan dituzten eraginaz eta zailtasun horiek arintzeko moduaz.

Amaitzeko, parte-hartzaileek ikusmen urritasuna esperimentatzeko aukera izan zuten, errealitate birtualeko betaurrekoak erabiliz, IKUSMEN MURRIZTUA DUT VR aplikazioarekin batera.

Bertaratutakoak pozik agertu ziren emandako informazioarekin. Gaiarekiko interesa ere adierazi zuten. ESIaren Ospitaleko koordinatzaileak, Chelo Barberenak, bilera berriro egitea proposatu zigun inguruabarrek asistentzia handiagoa ahalbidetzen dutenean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tamaño de fuente
CONTRASTE