FORMAKUNTZA SAIOAK EASO POLITEKNIKOAN
Otsailaren 3an eta 5ean Donostiako Easo Politeknikoan izan ginen, eta bertan formakuntza-tailerrak egin genituen 17 urteko ikasleei zuzenduak. Guztira 80 ikasle izan ziren, zehazki MENDEKOTASUN EGOERAN DAUDEN PERTSONENTZAKO ARRETA erdi mailako euskarazko lau talde.
Erretinosi pigmentarioaren eta ikusmen murriztuaren inguruan solastu ginen baita sentsibilizazio lana burutu ere. Etorkizuneko profesional gazteek beraien azalean ikusmen murriztua zer den esperimentatzeko parada izan zuten. Antzeko tailerrak egingo ditugu laster Legazpin, Azkoitian eta Bergaran.