
Gabonak ospatzeko Kontzertu Solidarioa
Joan den abenduaren 12an “Golden Appel Quartet” taldeak, Óscar Terol eta Asier Hormazarekin batera umorez eta sorpresaz beteriko ikuskizuna eskeini zigun. Super Amara supermerkatu-katearen eskutik egindako ekimen solidario bat izan zen non bilduriko dirua Aspace Gipuzkoari eman zitzaion. Retinosis Gipuzkoa Begisaretik 50 lagun inguru joan ginen eta bi ordu baino gehiago iraun zuen ikuskizunean dibertimendu ederra izan genuen batetik “Golden Apple Quartet”-en kantaldiarekin eta bestetik Oscar eta Asierrek eman zioten umore puntuarekin, beraz gozamena bikoitza izan zen.
Pintxo batzu hartzeko aitzakiarekin emanaldiaren aurretik elkartu ginen eta bide batez amaiera eman genien urteko ekintzei.
Gabon zoriontsuak eta urte berri on!