Print Friendly, PDF & Email

Gaueko ikusmena ahalbidetzen duen gen bat aurkitu dute

Europa Press (Madril), 2011.08.11

Scripps Research Institute-eko, Estatu Batuak, ikerlari batek deskubritu egin du gaueko ikusmena ahalbidetzen duen gen jakin bat. Ostiral honetan “The Journal of Neuroscience” aldizkarian argitaratu den azterlan honek niktalopin deritzon genea, bere mutazioek jaraunspenezko “gaueko itsutasuna” sortarazten du, hau da, argi gutxiko inguruetan ematen den ikusmenaren galera, eta bere jokamoldea ikertu du.

Erretinan eragin hau ikusten hasten da fotoiek argiari sentikorrak diren zelula fotojasotzaileen aurka talka egiten dutenean. Hain zuzen ere, behin argiak asaldatu ostean, zelula fotojasotzaileak berehala nerbio zeluletara transmititu behar den erantzun bat sortzen du seinale hau prozesatu eta burmuinera bidali ahal izateko, azkenik ikusmen kuadro hau interpretatua izan dadin bertan. Informazioaren transferentzia hori kontaktu espezializatuko puntuetan, sinapsis deitzen direnak, suertatzen da.

Gainera, sinapsis bidez gertatzen den eskualdatze hori azkarra behar da izan. Ikerkuntza honetan, ikerlariek arratoien erretinan niktalopin-ekin erlazionaturiko proteinak bilatu zituzten. Jakin badakigu sarri gaueko itsutasunaren erruduna niktalopin-en gen kodifikatzailea izaten dela.

Hala eta guztiz ere, egun arte bere funtzionamendua misterio bat izan da. Emaitzek azaldu dute sinapsis-an seinaleen transdukzioaren makinariako elementu giltzarriak elkarrekin mantentzen dituen kola molekur baten antzera jarduten duela gen honek expresaturiko proteinak, bidebatez zentzumen-seinale hauen transmisio azkar eta ukigabea ahalbidetuz.

URL: www.abc.es/20110810/ciencia/abci-vision-nocturna-201108101701.html

.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tamaño de fuente
CONTRASTE