• Home
  • /Ikusmen Murriztua Dut /Gaur Retinosis Gipuzkoa Begisaren arrasatearrak murriztua duten pertsonen inguruan sentsibilizatzeko erakusketa interaktiboa aurkeztuko du, Kulturaten.
Print Friendly, PDF & Email

Gaur Retinosis Gipuzkoa Begisaren arrasatearrak murriztua duten pertsonen inguruan sentsibilizatzeko erakusketa interaktiboa aurkeztuko du, Kulturaten.

Arrasate, 2020/02/17

  • Retinosis Gipuzkoa Begisare elkarteak datorren otsailaren 17tik 21ra bit/artean eta Kulturaten, Ikusmen Murriztua bizi ezazu erakusketa anto/atu du.
  • Ikusmen murriztua itsutasuna baina maila gutxiago bat da. Biztanleriaren %2ak baino gehiagok sufritzen du ikusmen-urritasuna. Erretinosi pigmentarioa ikusmen urritasuna sortzen duen gaixotasun bat da, baina ez bakarra.
  • Elkar-ulertzea erraztu eta giza-interakzioa hobetzeko asmoz sortu du Retinosis Gipuzkoa Begisare-k “Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarria, bide batez, ikusmen urritasuna edozein gaixotasunak sortua dela ere, ikusmen murriztua duen pertsona bezala identifikatzea lortzeko.

Retinosis Gipuzkoa Begisarek Kulturaten eta otsailaren 17tik 21ra bitartean, Ikusmen Murriztua bizi ezazu erakusketa jarriko du ikusgai non egoerari buruzko informazioa ez ezik, ikusmen murriztua duen persona bat bezala ikusteko parada eskainiko da. Horretarako, parte hartzaileak Tengo Baja Visión VR aplikazioa bere smartphonean deskargatu, frogatu behar duen sintoma eta bere garapen maila hautatu, mugikorra eskura izango dituzten VR betaurrekoetan sartu eta berauek jartzea besterik ez dute egin beharko. Proiektuari buruzko informazio gehiago eta VR betaurrekoen beharrik gabe mugikorraren pantallaren bitartez simulazioa ikusi nahi izanez gero Tengo Baja Visión aplikazioa deskarga dezakete.

Ikusmen murriztuaren ezagutza zabaltzeko, elkarteak, herritarrei ikusmen murriztua zer den, bereizgarria zertarako den eta ikusmen murriztua duten pertsonekin nola jardun azaltzeko hitzaldi bat antolatu du, zehazki otsailaren 20ean arratsaldeko 18:30ean izango da Kulturateko Jokin Zaitegi aretoan.

Otsailaren 18an, 12.30ean, Udaleko BAZeko langileei eta15.00etan, Ibaiarte merkataritza elkarteko kideei formakuntza eta sentsibilizazio jarduna egingo zaie.

Horretaz gain, otsailaren 19an, goizeko 10etan, Goienagusiko partaideei hitzaldi bat eskeiniko zair “Irisgarritasuna eta Ikusmen murriztua” izenburukoa. Egun berean Sasobideko ibiltariak etorriko dira erakusketa bisitatzera.

Ikusmen murriztua duten pertsonentzat funtsezkoa da ikusmen urritasuna zer den ulertzea eta “Ikusmen Murriztua Dut” sinboloarekin erlazionatzea beraien bizi-kalitatea hobetze aldera.

Ikusmen murriztua duten pertsonen elkarren arteko eragina eta ulermena hobetze-aldera garrantzitsua da arreta eman behar duten pertsonek nola tratatu eta nola elkar eragin jakitea. Horretarako erakusketak dirauen bitartean eta ondoren, Retinosis Gipuzkoa Begisare herriko merkataritza elkartearekin elkarlanean arituko da. Merkatariei informazioa helaraziko zaie eta ondoren bisita pertsonalizatuak egingo zaizkie; ikusmen urria duten pertsonak egingo dute. Sentsibilizatutako saltokiek “Tengo Baja Visión – Hemen kontuan dugu” pegatina jarriko dute erakuslehio edo sarbideko ateetan eta horrela adieraziko dute problematika kontuan dutela.

Tengo Baja Visión aplikazioen sorkuntzarekin eta Ikusmen Murriztua bizi ezazu erakusketa baita honekin batera burutuko diren egintzekin ere elkartearen xedea guztiz itsuak izan gabe, ikusmen zailtasun handiak dituzten pertsonen existentzia ezagutzera ematea da. Ezagutza honek eragin onuragarria izango du pertsona hauen bizitzan ikusmen murriztua duten pertsonentzako gizarte inklusibo eta integratzaileago bat izaten lagunduko baitu.

“Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarriak bi xede nagusi ditu: ikusmen murriztua duten pertsonekin interakzio soziala erraztea eta kolektibo honen ulertzea hobetzea, eta ikusmen murriztuaren existentziaren inguruan biztanleria sentsibilizatzea.

Bereizgarriaren balizko erabiltzaileak dira ikusmen murriztua nozitzen duten eta, interakzio soziala hobetzeko asmoz, egoera hau jakinarazi nahi duten gizon-emakumeak. Baita bastoi txuria edota gida-txakurra erabili arren, “Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarriaren erabilerarekin, oraindik erabilgarria suertatzen zaien ikusmen-hondarra dutela adierazi nahi duten pertsonak ere.

Proiektuak Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministeritza, Osakidetza, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa eta Gipuzkoako hainbat Udaletxe eta enpresa pribatuen babesa du. Estatu-mailan ikusmen-urritasunak dituzten pertsonak biltzen dituzten elkarteek (erretinako distrofia, glaukoma, miopia magna, anirida, e.a.) baita ikusmen murriztuarekin loturiko erakunde eta enpresek ere (Clínica Barraquer, Instituto de la Mácula I la Retina, Sociedad Española de Especialistas en Baja Visión, Oftalmologia zentru, Optikak e.a.) proiektura gehitu eta bere hedapenean laguntzeko beraien borondatea adierazi dute. Izan ere, ikusmen murriztua dutelako, txapa edota besokoa erabiltzen duten pertsonentzat gizarte osoak bereizgarria ezagutzea erdiestean soilik izango da benetan erabilgarria berau.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tamaño de fuente
CONTRASTE